#-eusko_label_equipos_santurtzi-#
Santurtzi asteburuan jokatuko diren play-offetan lehiatuko da. 'Itsasoko Amak' Eusko Label Ligara itzultzea amesten du. Horretarako, Bermeon hasita, dena emateko prest dira. Alexander Esteban entrenatzailearekin izan gara.
KAE Ligan, San Juanek denboraldiko zazpigarren bandera irabazi zuen larunbatean, eta igandean, aldiz, Santurtzi nagusitu zen. ETE Ligan, Astillero eta Zumaia lehia bizian dira eta bi puntuko aldea dago bien artean, amaierarako bost jardunaldiren faltan.
Denboraldiko azken asteburuak, halaber, Santurtziren jaitsiera ekarri du. Amaitu egin da lehia, Eusko Label Ligan eta Euskotren Ligan; Urdaibaik eta Zierbenak irabazi dituzte azken bi banderak, Bermeon eta Portugaleten.
Euskotren eta Eusko Label ligek Bermeon dute hitzordua larunbatean, irailaren 16an, Bermeoko Ikurrinan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Iragarpenaren arabera, itsasoaren baldintzak, gizonezkoen sailkatze estropadan, emakumezkoen proban izandakoak baino lagungarriagoak izango dira.
Goizean, Donostian, zozketa egin dute, zehazteko zein ordenatan irtengo diren taldeak Kontxarako sailkatze estropadan. EITB klub batzuetako ordezkariekin izan da, erlojupekoa aztergai.
Bermeoko ontziak garaipen handia lortu zuen igandean eta larunbatean egindako estropada kaskarra konpondu zuen. Horrela, Bou Bizkaiak 9 puntuko aldea du sailkapenean Hondarribiarekin, amaierarako bi jardunaldiren faltan.
Haizea, euria eta ekaitza izan dira protagonistak Eusko Label Ligako Getariako Ikurrinan. Estropadak irudi ikusgarriak utzi ditu lehiatu diren hiru txandetan.
Bou Bizkaiak erakustaldia eman du berriro eta Zierbenaren, Donostiarraren eta Kaikuren aurretik gailendu da. Hondarribiak bosgarren egin du eta 9 puntura da orain Eusko Label LIgako sailkapenean, amaierarako bi jardunaldiren faltan.
Getariako estropadan izandako ekaitzaren ondorioz, Santurtziko arraunlariek traineruko ura atera behar izan dute lehen txanda hasi aurretik.
Marea aldaketak eta haizeak baldintzatutako estropadan, Mirotzak izan dira onenak. Hondarribia hirugarren izan da, eta 4 puntu murriztu du Urdaibairekiko aldea.
Eusko Label Ligak Getarian du hitzordua igandean, abuztuaren 27an, Getariako Ikurrinan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Eusko Label Ligak Ondarroan du hitzordua larunbatean, abuztuaren 26an, Ondarroako Banderan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Bemeoko traineruak beste erakustaldi bat eman du, Oriok bigarren txandan markatutako denbora bikaina hobetuz. Donostiarra hirugarren izan da jardunaldi honetan, 18 segundora, eta Hondarribia laugarren, 20ra.
Igande honetan, abuztuaren 13an, Eusko Label Ligako Boiroko Bandera jokatu da Galizian, eta Zierbena izan da irabazlea. Cabok bigarren postua lortu du eta Orio hirugarren izan da.
Zierbenak denboraldiko bere bigarren bandera eskuratu du Eusko Label Ligan Moañakoa bereganatuta. Galipoek estropada bikaina egin dute eta 5 segundo atera dizkiote Hondarribiari eta 13 Urdaibairi.
Euskotren Ligako seigarren jardunaldian Donostiarra deskalifikatu egin zuten patroiari gainzama jartzea ahaztu zitzaiolako. Hori dela eta, Haizea Fernandez arraun epaileak traineruen pisaketa, patroiena eta lasta teknologikoak nola funtzionatzen duen azaldu digu.
Cristian Garma Santurtziko patroiarekin hitz egin du EITB Mediak. Abuztuaren 5eko Hondarribiko estropadan 'Sotera' kanporatu egin zuten Kaikuren kalea hartu eta palekin talka egiteagatik. Egun bat beranduago, Garmak ez zuen parte hartu Lekeition.
Hondarribiko Banderan Hondarribiak sufritu egin du zaleen aurrean eta hirugarren postua lortu du. Azken metroak luze egin zaizkio Urdaibairi, baina bi segunduko abantaila atera dio azkenean Zierbenari.
Hondarribiko Banderaren lehen txanda amaituta, Bizkaitarraren patroiak azaldu du zer gertatu den epaileek Santurtzi deskalifikatu egin dutenean: "Entzun egin da, emaiozu, emaiozu", zehaztu du Gimenok.
Hondarribiako Banderan Santurtzi deskalifikatu egin dute epaileek Kaikuren kalean sartu eta palak jo dituztelako. Ikusi momentua bideo honetan.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II | /eu/kirolak/zuzenean/ |
Ez dago zuzenekorik |
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria | /eu/kirolak/zuzenean/ |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz | /eu/kirolak/zuzenean/ |
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta | /eu/kirolak/zuzenean/ |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala | /eu/kirolak/zuzenean/ |
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta | /eu/kirolak/zuzenean/ |
31 | 21:45 - 00:30 | ZESTA-PUNTA | Winter Series: Johan-Lekerika vs Olharan-Zabala eta Erkiaga-Ibarluzea vs Urrutia-Basque | /eu/kirolak/zuzenean/ |
Ez dago zuzenekorik |
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.