13:57

#-eusko_label_equipos_hondarribia-#

Santurtziko Bandera

Hondarribiak estropada eta lidergoa lortu ditu Santurtzin

I. G. | EITB MEDIA

Larunbatean Sestaon jokatutako estropada irabazita, gipuzkoarrak izan dira azkarrenak Santurtziko uretan ere, bandera lortuz eta Donostiarrari lidergoa lapurtuz.

1:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hondarribia lider jarri da Eusko Label Ligako sailkapenean Santurtziko bandera eskuratuta. Larunbatean ere trainerurik azkarrena izan zen, eta Sestaoko bandera irabaztea lortu zuen, Donostiarrarekin lehen postuan berdinduta.

Gipuzkoarrek berriro ezarri dute erritmoa estropadan zehar, eta, beste behin, Urdaibai izan du asteburuko bigarren garaipena kentzen saiatzeko aurkari nagusia. Baina azken ziabogaren ondoren, irabazleek abiadura igo dute, bizkaitarrak zazpi segundora utziz. Atzetik, Donostiarra eta Orio heldu dira.

Jardunaldiko ezustekorik handiena Ares txalupa galiziarrarena izan da, bakarkako azken postuan hasi baitu jardunaldia. Kaudimen handiz irabazi du lehen txanda, eta, gainerako serieetan, haizeak izan duen gorakadaren ondorioz, bosgarren postuan geratu da.

Kaiku, bigarren txandako irabazlea, seigarren izan da Santurtzi, Ondarroa, Cabo, Zierbena eta Getariaren aurretik. Azkena, larunbatean bezala, Lekittarra izan da.

Santurtziko Banderako sailkapena. Irudia: EITB Media

Santurtziko Banderako sailkapena. Irudia: EITB Media

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia. Irudia: EITB Media

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia. Irudia: EITB Media

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    11 11:30 - 14:15 TXIRRINDULARITZA | 54. Balentziaga Oroitzarrea
    11 12:00 - 14:00 PILOTA | Emakume Master Cup: Nafarroako V. Torneoa
    11 13:05 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 3. etapa
    11 17:40 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoa: Artola vs P. Etxeberria
    12 23:30 - 00:45 AREA TXIKIA | Athletic vs Alaves partidako laburpena

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen