#-eusko_label_equipos_getaria-#
Bideo honetan ikusgai Kontxako Banderako sailkatze estropadako momenturik politenak. Zierbena, Urdaibai, Orio, Cabo, Getaria, Hondarribia era Kaiku sailkatu dira Kontxarako.
Asteazkenean Donostian jokatutako sailkapen-estropadan txartela lortu dute, erlojupekoaren lehengo zazpi postuetan sartu baitira. Cabok eta, bereziki, Kaikuk eman dute ezustekorik handiena.
Unax Eizagirre (Getaria), Iker Gimeno (Kaiku) eta Benigno Lojo (Cabo) pozik agertu dira Kontxarako sailkapena lortu eta gero.
Asteazkenean eta ostegunean jokatuko dituzte Kontxako Banderan parte hartzeko probak. Zazpina txartel daude jokoan, eta faboritoak faborito, borroka bizia izango da.
Getariarrek herriko "Esperantza" traineruak larunbatean Ondarroan bereganatutako Eusko Label Ligako bandera merezi moduan ospatu zuten, poztasunez beteta eta arraunlariez harro. Irabazitakoa euren historiako lehena da.
Jon Larrañaga Getariako entrenatzailea pozarren agertu da Eusko Label Ligako lehen bandera irabazi ostean. Orain, asteazkenari begira, Kontxako Banderaren sailkapen proba ahalik eta ondoen egitea dutela helburu azaldu du.
Getariak ezustekoa eman du Eusko Label Ligan, Ondarroako Bandera irabazita. Bigarren txandako onena izan da, baita estropadakoa ere, aurkari guztiak menderatuta. Orio izan da bigarren, eta Ondarroa hirugarren.
Getariak irabazi du Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Unax Eizagirre Getariako patroiak ezaugarri asko hobetu dituela kontatu du elkarrizketa honetan. Halaber, taldea itsasoko estropadetan hazi egiten dela onartu du.
Irudietan arraunlari eta patroien lana soilik ikusten den arren, estropada batean dena ondo ateratzeko lan asko egin behar da aurretik, ezkutuan geratzen dena. Kontuan izan beharreko hainbat gauza kontatu dizkigute Getariako Arraun Elkarteko kideek.
Ereportajeak, hilabete batean, ia 2.000 aldiz ikusi dute YouTuben, eta 23.000 bat aldiz Instagramen. Ikusi laburpentxo bat.
Getaria hirugarren izan da Eusko Label Ligako Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Bermeoko traineruak ez du aurkaririk izan, eta abantaila handiarekin iritsi da helmugara buruan, zortzigarren bandera bereganatzeko.
Zierbena bakarrik izan da gai Urdaibairi presioa egiteko, baina Bermeoko traineruak zazpigarren bandera eskuratu du.
Indar erakustaldia eginda, Urdaibai denboraldiko seigarren estropadan nagusitu da, Donostiarraren eta Zierbenaren aurretik. Hondarribiak lan oso ona egin du, eta hurrengo jardunaldian ohorezko txandan arituko da.
Urdaibairekin borroka gogorra izan du, baina amaierako luzean ihes egin dio, eta Bermeoko traineruak Donostiarrak bigarren txandan ezarritako denbora ere ez du hobetu.
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera, Zierbena izan da bigarren eta Hondarribia hirugarren. Bideo honetan ikus ditzakezu estropadako unerik onenak.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II | /eu/kirolak/zuzenean/ |
Ez dago zuzenekorik |
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria | /eu/kirolak/zuzenean/ |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz | /eu/kirolak/zuzenean/ |
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta | /eu/kirolak/zuzenean/ |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala | /eu/kirolak/zuzenean/ |
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta | /eu/kirolak/zuzenean/ |
31 | 21:45 - 00:30 | ZESTA-PUNTA | Winter Series: Johan-Lekerika vs Olharan-Zabala eta Erkiaga-Ibarluzea vs Urrutia-Basque | /eu/kirolak/zuzenean/ |
Ez dago zuzenekorik |
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.