#-eusko_label_equipos_cabo-#
Ebazpena
I. G. | EITB MEDIA
Aldiz, atzera bota du Eusko Label Ligako bosgarren jardunaldiko deskalifikazioagatik Aresek aurkeztutako inpugnazioa.
Cabo eta Aresen arteko talka. Irudia: EITB Media
Lehiaketako epaileak atzera bota du Aresen inpugnazioa, Eusko Label Ligako bosgarren jardunaldiko deskalifikazioagatik, baina Cabok jarritakoa onartu du.
Cabo eta Ares elkarrekin talka eginda helmugaratu ziren eta epaileek bi ontziak deskalifikatzea erabaki zuten. Hala ere, Aresek eta Cabok erabakiaren aurkako helegitea aurkeztu zuten, eta ACTko epaile bakarrak kontuan hartu du Cabok aurkeztutako errekurtsoa.
Beraz, Cabok ez zuela Ares abordatu ondorioztatzen da, eta ez da deskalifikatuta geratuko.
Horrela, 20:54ko denborarekin, Cabo zortzigarren postuan sailkatu da, Ondarroa (4 puntu), Getaria (3 puntu) eta Santurtzi (2 puntu) postu batean atzeratuz.
Hurrengo zuzenekoak
12 | 16:00 - 17:15 | TXIRRINDULARITZA | Dauphine Kriteriuma: 5. etapa |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar