10:15

#-eusko_label_equipos_bermeo-#

DENBORALDI BATEZ

Jon Salsamendi izango da Urdaibaiko entrenatzaile berria

A. A. | EITB Media

Prestatzaile oriotarra Bermeora itzuliko da Iker Zabalak utzitako hutsunea bete eta "Bou Bizkaia" zuzentzeko.

1:01
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Urdaibaik badu Iker Zabalaren ordezkoa, eta aspaldiko ezagun bat izango da: Jon Salsamendi (53 urte). Hala jakinarazi du Bermeoko klubak igande honetan, bere sare sozialetan argitaratutako ohar baten bidez. Ohar horren arabera, bi aldeen arteko akordioa denboraldi baterako da, hau da, 2025 denboraldirako.

Horrenbestez, Orioko entrenatzailea Bermeora itzuliko da Bou Bizkaia trainerua zuzentzeko. Iraganean ere lan hori egindakoa da, lau denboraldiz (2013tik 2016ra) urdinak zuzentzeko ardura izan baitzuen, eta, besteak beste, Kontxako hiru bandera eta Eusko Label Ligako koroa bat bereganatu zituen. Bizkaira jo aurretik, Astillero ere entrenatu zuen (2006-2012), eta, gerora, Bermeoko etapa amaitu ostean, Orion egin zuen lan (2017-2023).

Egun, Lapurdi Arraun Taldeko (KAE-1 Liga) entrenatzaile lanetan zebilen Salsamendi, baina lapurtarrek atzo bertan jakinarazi zuten, Instagrameko bere kontuaren bidez, Orioko prestatzaileak ez zuela klubean jarraituko.

Lapurdi Arraun taldeak Salsamendi agurtzeko Instagramen egindako publikazioa.

Lapurdi Arraun Taldeak Salsamendi agurtzeko Instagramen egindako publikazioa.

Berri hau Iker Zabala datozen hiru denboraldietan Orion arituko dela baieztatu eta biharamunean egin da ofizial. Zabalak Mikel Arostegiren lekua hartuko du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena