#-eusko_label_equipos_bermeo-#
EUSKO LABEL LIGA
A. A. | EITB MEDIA
Bermeotarrak bere herriko klubarekin kontratua ez berritzea erabaki du, arrakastaz betetako hiru denboraldiren ostean. Oriorekin negoziatzen ari da.
Azken hiru denboraldietan Bermeo-Urdaibai taldea zuzentzen eman ostean, Iker Zabalak (Bermeo, 1979) erabaki du ez duela Bou Bizkaia ontziko prestatzaile lanetan segituko, El Correo egunkariak aurreratu eta gerora EITBk baieztatu duenez.
Zabala 2022an heldu zen Bermeora entrenatzaile gisa, Santurtziko Soterarekin Eusko Label Liga eta Kontxa irabazi ondoren. Aurretik ere egona zen bere herriko traineruan, bi alditan, baina arraunlari lanetan. Behin urdinen gidaritza hartuta, loriaz beteriko aroari ekin zioten txoek; izan ere, eurek irabazi dituzte ligako azken hiru koroak eta Kontxako azken hiru banderak.
Aurtengoa, gainera, sasoi bereziki arrakastatsua izan da bizkaitarrentzat, aipatutako garaipenez aparte, Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako txapelketak ere eskuratu baitituzte, eta, hori gutxi balitz bezala, marka berria ezarri dute Eusko Label Ligan, 14 garaipen erdietsita.
Arrakastaz beteriko palmaresa
Zabalak palmares aparta bildu du bere kirol ibilbidean, arraunlari zein entrenatzaile gisa:
10 Eusko Label Liga: 5 Urdaibairekin arraun egiten (2004, 2007, 2008, 2010 eta 2016) eta 5 entrenatzaile gisa Santurtzirekin (2020 eta 2021) eta Urdaibairekin (2022, 2023 eta 2024)
10 Kontxako Bandera: 5 Urdaibairekin arraun egiten (2010, 2011, 2014, 2015 eta 2016), 1 Castrorekin (2006), 1 Santurtzirekin (2021) eta 3 Urdaibairekin (2022, 2023 eta 2024).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa