Traineruen Eusko Label Liga 2022, egutegia, emaitzak eta azken orduko albisteak
#-eusko_label_home-#
Bueuko Bandera
EITB Media
Bermeotarrek beste erakustaldi bat eman dute Galiziako uretan, eta Eusko Label Ligako 100. garaipena lortu dute. Zierbena izan da bigarrena, eta Orio, hirugarrena.
Albisteak (3)
Urdaibaik ezin hobeto hasi du Eusko Label Liga: atzo Coruñako Bandera irabazi zuen, eta gaur Bueuko Bandera bereganatu du. Zierbena izan da bigarrena, eta Orio, hirugarrena. Gaurkoa kontuan hartuta, bermeotarrek 100 garaipen lortu dituzte ligaren historian.
Ohorezko txanda parekatuta abiatu da. Hasieran, Zierbena joan da aurretik, baina lehendabiziko ziabogaren ostean, Urdaibaik aurrea hartu dio, eta luzeak egin ahala, bere nagusitasuna erakutsi du. Proba 19:44,80 markarekin bukatu dute bermeotarrek, eta bi segundora iritsi da Zierbena. Ondoren sartu dira Hondarribia (+15) eta Donostiarra (+16).
Bigarren txandan, Oriok eta Getariak lehia bizia izan dute. Azkenean, oriotarrek irabazi dute estropada (19:44,80), eta Hondarribiak eta Donostiarrak baino denbora hobea egin dutenez, hirugarren amaitu dute Bueuko Bandera. Segundo bakarreko aldearekin sartu dira getariarrak; Ondarroa izan da hirugarrena (+16); eta Lekittarrak denbora asko galdu du (+30).
Lehendabiziko txandan, berriz, Cabok egin du denborarik onena (20:05,28), eta Kaiku izan da bigarrena (+13). Askoz atzerago sartu dira San Pedro (+33) eta Bueu (+39).
Gauzak horrela, eta lehendabiziko bi jardunaldiak jokatuta, Urdaibai da Ligako liderra, eta Bueu dago azken tokian.
Bueuko Banderaren sailkapena:
Bueuko Banderaren sailkapena.
Eusko Label Ligako sailkapena:
Eusko Label Ligako sailkapen nagusia.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa