Traineruen Eusko Label Liga 2022, egutegia, emaitzak eta azken orduko albisteak
#-eusko_label_home-#
Play-offa
A. B. E. | EITB Media
Portugaleten jokatutako play-offeko bigarren jardunaldian San Pedro nagusitu da eta Lapurdi izan da bigarren. Hala ere, bi jardunaldietako emaitzak kontuan hartuta, talde gipuzkoarrak eta Bueuk lortu dute igoera. Bestalde, Santurtzi KAE1 Ligan lehiatuko da datorren denboraldian.
San Pedro eta Bueu Eusko Label Ligan lehiatuko dira datorren denboraldian eta Santurtzik maila galdu du. Igande honetan, irailaren 17an, Portugaleten (Bizkaia) erabaki dira maila gorenerako igoerak, baita bigarren mailarako jaitsiera ere.
Play-offeko bigarren jardunaldian San Pedro izan da onena eta lehenengoan ere garaipena bereganatu zuenez, Gipuzkoako taldeak maila gorenera igotzea lortu du. Igoera lortu duen beste taldea Bueu izan da. Galiziarrak laugarren izan dira bigarren jardunaldian, baina lehenengoan bigarren izan zirenez, mailaz igotzea lortu du.
Bestalde, igotzetik oso gertu geratu da Lapurdi. Iparraldeko traineruak estropada bikaina egin du Portugaleten, bigarren amaituta. Ondorioz, play-offeko bi jardunaldietako puntuak batuta, sailkapen nagusian 6na punturekin berdinduta geratu dira Lapurdi eta Bueu. Hala, bada, berdinketa hausteko bi egunetako denboren batuketa egin da, eta Bueuk amaitu du bigarren. Galiziakoek 40:20ko denbora pilatu dute bi jardunaldietan; Euskal Herrikoen marka, aldiz, 40:23koa izan da.
Banan-banan abiatu dira Portugaleteko urtean play-offeko bost taldeak. Santurtzi izan da lehena irteten eta ondoren abiatu dira Lapurdi, Ares, Bueu eta San Pedro. Lehen luzean Santurtzi izan da onena, Lapurdiri segundo 1 aterata, Bueuri 2, San Pedrori 3 eta Aresi 4. Bigarren ziabogan, ordea, San Pedro izan da lehena, Santurtziri, Lapurdiri eta Bueuri 3na segundo sartut hurenez hurren.
Traineruek lan erdiak zituzten egiteke oraindik eta dena zegoen erabakitzeke. San Pedrok estropadaren buruan jarraitu du 3. ziabogako maniobraren ostean. Hala, azken luzeari ekin dio Santurtzirekiko 5 segundoko abantailarekin, Lapurdi eta Bueurekiko 6koarekin eta Aresekiko 9koaekin.
Ez du erritmoa murriztu San Pedrok azken txanpan eta bigarren jardunaldia irabazi du 19:59.76ko markarekin. Lapurdi izan da bigarren 4 segundora, Santurtzi hirugarren 5era, Bueu laugarren 6ra eta Ares bosgarren 12ra.
Horrenbestez, play-offeko sailkapen nagusiko lehen postua San Pedrorentzat izan da, 12 puntu pilatuta. Bueu egin da bigarren postuarekin 6 punturekin. Hirugarren postua Lapurdirentzat (6 puntu) izan da. Iparraldeko taldeak Galiziakoak baino hiru segundo gehiago pilatu ditu bi eguneko markak batuta eta horrexegatik geratu da Bueu baino postu bat beherago.
Santurtzi eta Ares izan dira laugarren eta bosgarren hurrenez hurren, 4na punturekin, baina Bizkaiko taldeak bi segundo sartu dizkio Galiziakoari bi jardunaldietako denboren batuketaren ostean. Hala ere, Santurtzik ezin izan dio mailari eutsi.
Play-offeko 2. jardunaldiko sailkapena:
Play-offeko 2. jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB Meda
Play-offeko 2 jardunaldietako sailkapen bateratua:
Play-offeko 2 jardunaldietako sailkapen bateratua. Argazkia: EITB Media
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa