Osasun etxea
KORONABIRUSA
EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA
Larunbat honetan EAEn hainbat neurri arindu ostean, "trantsizio unean" gaudela adierazi du Donostia Ospitaleko ZIUko buruak. Murrizketak arintzeko gehiago itxaron izana hobe litzatekeela uste du, ordea, intzidentzia 100.000 biztanleko 50era jaitsi arte, alegia.
Felix Zubia, Donostiako Ospitaleko zainketa berezietako burua, artxiboko irudi batean.
Albisteak (3)
LABI batzordearen azken bileraren ondoren, Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko ezarritako hainbat neurri arintzea erabaki zuen irailaren 18 honetatik aurrera. Gaueko aisialdia irekitzea, ostalaritzaren ordutegia 03:00ak arte luzatzea eta taberna zein jatetxeen barrualdeko edukiera %75era handitzea dira nagusienak.
Egoera honetan, "trantsizio unean" gaudela adierazi du Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko zerbitzuburuak iganderoko Osasun Etxea saioan, eta oso tentuz ibiltzeko eskatu du, "egoera ez baita ona": "Egoera ezin da egun batetik bestera aldatu, egia da hobetzen ari dela, baina oraindik ere numeroak hartuta ez da ona, 100.000 biztanleko 50 kasu azpitik egon beharko ginateke eta ez gaude hor. Aurreko olatu guztietan azkarregi arindu dira neurriak eta gero atzetik ibili gara".
Gauzak horrela, gaueko aisialdiari pixka batean eustea nahiago izango luke berak, "gaueko aisia hain azkar zabaltzeak urduritasuna eragin dit" ohartarazi du: "Itxaron izan bagenu... niri gustatuko litzaidake aste batzuk itxaron izana, epidemia kontrolpean dagoela egiaztatu arte".
Intzidentzia metatuta 100.000 biztanleko 150 kasura jaitsi denean hartu da neurriak malgutzeko erabakia EAEn, baina intzidentzia metatua gehiago jaitsi arte itxarotearen aldekoa da zaintza intentsiboetako arduraduna.
Hirugarren dosia
Covid-19aren kontrako txertoaren hirugarren dosia dela eta, Ipar Euskal Herrian irailaren 13an hasi ziren adinekoei jartzen eta Hegoaldean, inmunogutxiegitasuna dutenei ari dira une honetan jartzen. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak "adineko pertsona guztiei" jarri nahi diela adierazi berri du, eta horrekin ados dago Zubia, "badakigu adinekoetan txertoaren eraginkortasuna bajuagoa dela, denboran lehenago galtzen dela... eta horregatik, ondo iruditzen zait hirugarrena jartzea adinekoei. Izan ere, adineko egoitzetan birusa behin sartuz gero, ikusi dugu kontrolatzea oso zaila dela, duten mendekotasunagatik".
Hala ere, gogoratu du txertoa bera bakarrik ez dela irtenbidea eta barrualdeetan maskara erabiltzearen garrantzia azpimarratu du beste behin: "txertaketak kutsatzeak % 50 murrizten ditu, ez guztiz, eta dena ezin utzi txertoaren esku".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/28
portobello 109:55
2024/12/28
Hiru erregeen mahaia 263:25
2024/12/28
Hitza Jolas 50:01
2024/12/28
Kirol Legez 28:59
2024/12/28
#-goizak_gaur_ab-# 30:59
2024/12/28
Amarauna 174:29
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa