Osasun etxea
KORONABIRUSA
EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA
Kasuen gorakada dela eta, bigarren atal bat ireki behar izan dute Donostia Ospitaleko ZIUan, baina Zubiak ez daki "nahikoa izango den". Zumarragatik Gasteizera bidaltzen ari dira gaixo larriak.
Aseginolaza, Zubia eta Cenzano, Donostia Ospitaleko ZIUko langileak. Argazkia: EITB Media
Albisteak (2)
Bideoak (2)
Asteak daramatza Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko buruak egoera okertzen ari dela ohartarazten Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan, eta muturreko egoerara iristear da jada euren unitatea. Zubiak azaldu duenez, gero eta paziente kritiko gehiago dituzte eta bigarren atal bat ireki behar izan dute horiek artatzeko. Hala ere, ez daki "nahikoa izango den", "ez dakigu benetan hurrengo asteari nola eutsiko diogun".
Izan ere, gordinak dira oso Gipuzkoako datuak, EAE osoan daturik okerrenak dituen lurraldea da une honetan, eta kutsatze datuak horren altuak izanda (346 kasu berri atzo bertan) logikoa da ospitaleratzeak ere altuak izatea, eta larriena dena, ZIUn amaitzen duten gaixoen kopurua ere goraka joatea. Donostiako ZIUa ia beteta dagoela ikusita, eta datorren astean zer gertatuko den jakin gabe, Zumarragako Ospitaletik Gasteizera bidaltzen hasi dira, adibidez, gaixo larriak.
"Iazko martxotik, pandemia hasi zenetik, izan dugun egoera latzenean gaude" aitortu du Zubiak ahots nekatu eta tristez.
Bi arrazoi ikusten ditu egoera honen sorburuan. Batetik, mugikortasuna handitu izana, "Aste Santuaren ordainak" aipatu ditu berak; eta, bestetik, "diagnostikatu gabeko jende asko" dagoela. Ospitalean ikusten dute eurek hori, covid-arekin zerikusirik ez duten ebakuntza edo bestelako gaietara joan den jendeari proba egin eta positibo ateratzen direnean. Kalean intzidentzia horren altua izanda, eta aldaera britainiarraz gain, hegoafrikarra eta brasildarra ere jada gurean direla jakinda, logikoa dela deritzo.
Hala, egoera honi aurre egiteko ditugun baliabide nagusiak gogorarazi nahi izan dizkie entzule guztiei, ondorengo aholkuak emanez:
- Espazio itxietan ahalik eta gutxien egon.
- Espazio itxiak etengabe aireztatu eta ez elkartu edo ez nahastu bizikidetza unitate ezberdinak.
- Lantokietan musukoa eta distantzia une oro erabili.
Iazko martxotik etenik izan ez duen borrokak osasun langileak "oso oso nekatuta" utzi dituela nabarmendu du Zubiak: "batzuk haserre daude, beste batzuk etsita eta beste batzuk gorputzak jada gehiago ematen ez diela, bertigoak, gerriko minak eta bestelako arazoak izaten ari dira; neke fisikoa, psikikoa, gaixotzerainokoa" hausnartu du. Eta ez dio, gainera, hobetzeko zantzu handirik ikusten: "zail ikusten dut buelta hartzea. Egun bakarrean 100 ospitaleratze izaten ari gara. Ospitale handi batek 1.000 ohe ditu, beraz erritmo horretan 10 egunean beteko genuke ospitale osoa. Hori da gertatzen ari denaren dimentsio erreala".
Une honetan 140 lagun daude EAEko ZIUetan ospitaleratuta, eta beste 42 Nafarroan.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/27
zidorrean 54:10
2024/12/27
Norteko Ferrokarrila 52:02
2024/12/27
Arratsean 40:24
2024/12/27
Arratsean 54:13
2024/12/27
Mezularia 64:41
2024/12/27
Baipasa 174:54
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa