Osasun etxea
'Osasun Etxea'
eitb.eus
Donostia Ospitaleko ZIUko medikuak Euskadi Irratian ohartarazi duenez, ospitaleetara ez da iritsi oraindik kalean izaten ari den kutsatze murrizketa. "Kontzientzia" eta "irudimena" eskatu ditu.
Felix Zubia Donostia Ospitalaren atarian. ETBko bideo batetik hartutako irudia.
Albisteak (4)
audioak (1)
Felix Zubia Donostia Unibertsitate Ospitaleko ZIUko medikuak adierazi duenez, pozik daude kalean COVID kasuak murrizten hasi direlako, baina ospitaleetan egoera oraindik ere "oso antzeko" dela aitortu du gaur Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan. "Oso aste gogorra izan da hau, heriotza asko izan baititugu" esan du. Izan ere, 97 pertsona hil dira EAEn azken aste honetan eta beste 48 Nafarroan. Ipar Euskal Herriko daturik ez dago.
"Bigarren olatu honetan emaitza hobeak izan ditugu, hilkortasuna jaistea lortu dugu, baina badira birikak oso gaizki dituzten pertsonak, denbora luzez gurekin egon direnak, hilabete, hilabete eta erdi, eta birika horiek guztiz jota, guztiz fibrosatuta, dituztenak eta horietako batzuren heriotza bizi izan dugu". Zentzu honetan, heriotza bakoitzaren atzean familia, lagunak... daudela gogoratu du eta "marka txar" bat jarri dugula ohartarazi du: "Herrialdeka, Europan, milio biztanleko hilkortasun handiena dutenak gu gara, Belgikarekin batera".
Hala, "aurrena, bigarren edo hirugarren garen alde batera utzita, garbi dago gauzak ez direla ondo egin, eta horrek denoi pentsatzeko bidea eman behar liguke, autokritikarako bidea, agintariengandik hasi eta gutako bakoitzarekin bukatuz" esan du. "Gauzak ez ditugu ondo egin eta pentsatzen badu norbaitek albokoarena dela errua eta norberarena ez, gaizki gabiltza".
Orain, txertoa dela eta "argi izpi bat" piztu dela gogoratu du baina txertoa etorri eta emaitzak ikusi arte 6-7 hilabete igaroko direla nabarmendu du eta bitarte horretan ezin dugula "berriz ere toki berean huts egin" azpimarratu du.
Horregatik, bi gauza eskatu ditu: "kontzientzia, ardura" eta "irudimena". "Pentsatu behar dugu lehengoa errepikatzen badugu, emaitza 3. olatua izango dela". Hala, datozen asteetan, tartean Gabonak direla, "norberak pentsatu beharko du bere inguruan zer egin dezakeen. Toki itxietan, musukoa jan eta edanerako kentzen dugun horietan, gutxiago ibili eta inguru horiek ordezkatu beharko dira, aldatu, moldatu... ahal dena egin berriz ere lehengora ez bueltatzeko" eskatu du.
Gogoan izan behar da aurreko astean, lagunartean eta lantokian egiten diren ospakizunak, Gabonetan ohikoak izaten diren afariak, esaterako, "albo batera uztea" gomendatu zuela eta familiei dagokienez, "burbuilak osatzearen eta mantentzearen" alde egin zuela.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/27
zidorrean 54:10
2024/12/27
Norteko Ferrokarrila 52:02
2024/12/27
Arratsean 40:24
2024/12/27
Arratsean 54:13
2024/12/27
Mezularia 64:41
2024/12/27
Baipasa 174:54
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa