Osasun etxea
KORONABIRUSA
EUSKADI IRRATIA | EITB.EUS
Felix Zubia Donostiako ospitaleko ZIUko medikuaren ustez, "eremu pribatuan soilik etxe berekoekin elkartzeko neurria", Nafarroan ezarri zena, EAEn ere aplikatu beharko litzateke.
Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko medikua, ETBko bideo batetik hartutako irudian.
Albisteak (3)
Hurrengo lau asteak "bereziki gogorrak" izango direla aurreikusi du Felix Zubia Donostia ospitaleko zainketa berezien unitateko medikuak. Euskadi Irratiko Osasun Etxean azaldu du, Nafarroa adibide jarrita, neurrien eragina bi astetara nabaritzen hasten dela kalean, baina lau aste beharko direla ospitaleetan nabaritzen hasteko.
Gogoratu du Nafarroan urriaren 25ean hartu zirela neurriak eta aste honetan hasi direla kutsatzeen beherakada nabaritzen. Ospitaleetan, alabaina, oraindik ez dute hobekuntzarik nabaritu. Bertako hainbat lankiderekin hitz egin duela ere kontatu du: "Ospitaleratzeak jaisten hasteko zain daude, benetan estu baitaude".
Zubiak dio geroz eta gaixo gehiago dituztela zainketa berezietan, eta ohartarazi du egoera aste batzuetan hobetzen ez bada osasun sistema guztia egon litekeela arriskuan. "Donostiako ospitaleko ZIUan, abidibidez, egunean 3, 4 edo 5 gaixo berri sartzen zaizkigu. Batzuk ateratzen ditugu, eta, noski, alde horretatik pozik gaude; gehien-gehienak ateratzen ari gara, baina geroz eta gaixo gehiago ditugu, eta osasun sistema osoa arriskuan jartzeko hurbil xamar gaude".
Izan ere, oheak eta makinak areagotu dituztela aipatu du Zubiak, baino gaixoak artatzeko jende espezializatua behar dela aldarrikatu du, "gaixo kritikoak zaindu ditzakegunak gutxi gara". Gehitu du osasun langile bat ez dela egun batetik bestera espezializatzen, eta horretan ere lanean ari diren arren, ZIUetan lan egiten dutenek onartuta daukate "lan gehiago egitea" tokatuko zaiela. Espezialistak berehala gehitu ezin daitezkeenez, kutsatze oldea jaisten hastea da euren esperantza.
Nafarroan hartu diren neurrien inguruan, ostalaritzaren itxierak mesede egin duela aitortu du -sektore horri lagundu egin behar zaiola eta kalteordainak eman behar zaizkiola nabarmentzearekin batera-, baina aipamen berezia egin nahi izan dio eremu pribatuan soilik etxe berekoekin elkartzeko neurriari. Izan ere, neurri hori oso eraginkorra dela uste du Zubiak, eta ildo horretan, neurri hori Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara ere zabaldu beharko litzatekeela uste du.
"Nik berehalakoan jarriko nuke neurri hori; garbi esanda, guk ezin dugu beste alde batetik izorratu ostalaritzan egiten ari diren ahalegin guztia, sakrifizio guztia; jende askok lanpostuak galduko ditu eta oso gaizki pasatuko du. Hor daukagu lana eta hori oso zorrotz bete beharko genuke. Elkarrekin bizi ez garenok ezingo genuke toki itxietan jarraitu festak egiten, bazkariak egiten eta afariak egiten", ohartarazi du.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/27
zidorrean 54:10
2024/12/27
Norteko Ferrokarrila 52:02
2024/12/27
Arratsean 40:24
2024/12/27
Arratsean 54:13
2024/12/27
Mezularia 64:41
2024/12/27
Baipasa 174:54
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa