Norteko Ferrokarrilla

Aurkezleak : Gillermo Roa

Ostiraletan, 21:00etatik 22:00etara, eta larunbatetan, 15:00etan

Kontaktua : norteko@eitb.eus

Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Azken asmakizunak, ikerkuntza, ikertzaileak... Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi?
1 / 17 Hurrengoa
Norteko Ferrokarrilla (2024/11/01)

Norteko Ferrokarrilla (2024/11/01)

Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Azken asmakizunak, ikerkuntza, ikertzaileak... Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi? Ostiraletan 22:00etan, eta igandeetan bazkalostean.
Miren Basaras

Miren Basaras

Miren Basaras (EHU) izan dugu, aurtengo CAF-Elhuyar sariketako merezimendu-sariduna.

Guillermo Roa: Oso txarrak ziren gure programak hasieran... eskerrak Euskadi Irratiak pazientzia izan zuen

Guillermo Roa: "Oso txarrak ziren gure programak hasieran... eskerrak Euskadi Irratiak pazientzia izan zuen"

20 urte handi bete ditu Roak NORTEKO FERROKARRILA zientzia dibulgazioa egiten duen programaren lokomotoran.
Metalak giza gorputzean

Metalak giza gorputzean

EHUko Lide Arana Urbieta izan dugu gonbidatu. Metalak giza gorputzean: ezin bizi haiek gabe.

Iraileko ''Elhuyar'' aldizkariari gainbegirada

Iraileko ''Elhuyar'' aldizkariari gainbegirada

"Elhuyar" aldizkarioko lantaldetik Ana Galarraga etorri zaigu, iraileko zenbakiaren gainbegirada egitera. 

Gatzaga baten istorio zaharra

Gatzaga baten istorio zaharra

Leintz Gatzagako gatz-museoko Aitor Larrañaga izan dugu.

Euskal Herriko kulturaren ezagutza ebaluatzen eta handitzen

Euskal Herriko kulturaren ezagutza ebaluatzen eta handitzen

Orai ikerketa zentroko Oihane Cantero Dominguez ikertzailea izango dugu gurekin. Adimen artifizialeko teknikekin, Euskal Herriko kulturaren ezagutza ebaluatu eta handitu du hizkuntza-eredu batean.

Pozoiak: hiru urte Agatha Christierekin

Pozoiak: hiru urte Agatha Christierekin

Hiru urtez aritu gara Mentxu Aiertza dibulgatzailearekin Agatha Christiek haren liburuetan erabilitako pozoiei buruz hitz egiten. Orain, atal horri bukaera emateko, atzera begiratu dugu eta laburpen bat osatu dugu hitz egindakoarekin. Hortaz, pozoien atalaren azken saioa da. Agatha, eskerrik asko.

Sabbatic, 10 urtez adimen artifizialaren bidean

Sabbatic, 10 urtez adimen artifizialaren bidean

Hamar urte bete ditu Sabbatic enpresak. Adimen artifiziala erabiltzen dute enpresetako kudeaketan laguntzen duten softwareak sortzeko. Arkaitz Bastida Vidal zuzendariarekin izan gara haien lana ezagutzeko, eta adimen artifizialaren oihartzunaz hitz egiteko.

Hizkuntza minoritarioetan egindako zientziaz

Hizkuntza minoritarioetan egindako zientziaz

CERU elkartearen kongresua bisitatu dugu Newcastlen, Ingalaterran. Irene Etxebarria eta beste kideek eskatu diote Gillermo Roari euskaraz egindako zientziaz hitz egitea. Kongresuaren berri, "Norteko Ferrokarrilla saioan.
Agatha Christieren pozoiak: errizinoa

Agatha Christieren pozoiak: errizinoa

Mentxu Aiertza etorri zaigu Agatha Christieren beste pozoi bati buruz hitz egitera: errizinoaz.

Haritz Sardon: kimikari baten ibilbide profesional oparoa

Haritz Sardon: kimikari baten ibilbide profesional oparoa

Haritz Sardon (EHU) kimikariaren ibilbide profesional oparoa ezagutu dugu.

Lolamizina, antibiotiko itxaropentsu bat

Lolamizina, antibiotiko itxaropentsu bat

Lide Arana EHUko biokimikariarekin lolamizina antibiotiko itxaropentsuaz aritu gara. Gainera, Ana Galarragak eta Inhar Lopezek Elhuyar aldizkariaren ekaineko zenbakiaz hitz egingo digute. 

Zientzia Azoka eta Fotciencia

Zientzia Azoka eta Fotciencia

Zientzia Azokaz aritu gara Ainhoa Illarramendi irakaslearekin eta Isabela Apezetxea eta Izadi Balda ikasle eta irabazleekin. Gainera, Materiaren Fisikaren Zentroko Idoia Mugika FOTCIENCIAz aritu da.

Aitana Lertxundi Manterola

Aitana Lertxundi Manterola

Aitana Lertxundi Manterola (EHU), PARC proiektuaz: pertsonen biomonitorizazioa, hainbat substantzia kimikoren eragina ikertzeko.

Zientzia Azoka

Zientzia Azoka

Elhuyarrek anel Solabarrieta izan dugu, Bilbon egingo duten Zientzia Azokaz hizketan.

Likido ionikoen mundu zabala Kimika teorikoaren ikuspuntutik

Likido ionikoen mundu zabala Kimika teorikoaren ikuspuntutik

EHUko Eli Rezabal izan dugu gonbidatu: Likido ionikoen mundu zabala Kimika teorikoaren ikuspuntutik.

Agatha Christieren pozoiak: talioa

Agatha Christieren pozoiak: talioa

Mentxu Aiertzarekin, Agatha Christieren pozoiak aztertzen jarraitu dugu. Oraingoan, talioaz aritu gara.

 Matematikari euskaldunen topaketa

Matematikari euskaldunen topaketa

UEUko Naiara Arrizabalaga eta ELi Alberdi izan ditugu, matematikari euskaldunen topaketaz hizketan.

Adimen artifizialaren alborapenak

Adimen artifizialaren alborapenak

Adimen artifizialaren alborapenei buruz ekitaldi batean grabatutako informatikarien iritziekin osatu dugu saioa: Itziar Irigoen, Xabier Saralegi, Olatz Arbelaitz eta Gorka Julio.

Euskarazko itzulpena automatikoaren azken teknologia

Euskarazko itzulpena automatikoaren azken teknologia

Elhuyarreko Ander Corralekin aritu gara euskarazko itzulpena automatikoaren azken teknologiaz, adimen artifizialaren bitartez. 

Zinema eta zientzia

Zinema eta zientzia

XX. mendearen hasieran hasi ziren garatzen zinema. Irudiak mugimenduan sortzeko ilusioa. Garapen horrek alde teknologiko konplexua izan zuen; hain zuzen ere, garai hartan hartutako erabaki teknologikoek gaurko estandarren jatorria izan ziren.

100.000 urteko neandertalak Bizkaian, Zientzia Azoka Noafarroako topaketa eta Eden proiektua

100.000 urteko neandertalak Bizkaian, Zientzia Azoka Noafarroako topaketa eta Eden proiektua

Dimako Axlor aztarnategian 100.000 urte dituzten bi hortz fosilak topatu dituzte, eta 80.000 urte dituen beste bat. Gai hori aztertu dugu. Gainera, Elhuyarrek antolatzen duen Zientzia Azokak Nafarroako topaketaz aritu gara, eta Eden proiektua ere ezagutu dugu.

Norteko Ferrokarrilla (2024/03/22)

Norteko Ferrokarrilla (2024/03/22)

Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Azken asmakizunak, ikerkuntza, ikertzaileak... Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi? Ostiraletan 22:00etan, eta igandeetan bazkalostean.
Matematikaz

Matematikaz

EHUko Txoni Matxain izan dugu Schródinger eta kuantikaren beste matematika batzuez hizketan eta Xiomara Gezuraga irakaslearekin, berriz, Matematikaren didaktikaz aritu gara.

Emakume zientzialariak eta Teknopolis

Emakume zientzialariak eta Teknopolis

Teknopolisek, ETBren zientzia saioak, 25 urte bete ditu. Nagore Rementeria eta Iñaki leturia izan ditugu bide luze honi buruz hizketan. Gainera, "Norteko Ferrokarrilla" saioan elkarrizketatu ditugun emakume zientzialarien hitzekin erreportajea osatu dugu.

Adime artifizial generatiboa

Adime artifizial generatiboa

Arantza Del Pozo (Vicomtech) eta Joseba Laka (Tecnalia), adimen artifizial generatiboaz. Txatbotak, irudigintza, programazio automatikoa eta gehiago. Gainera, Elhuyar aldizkariaren azken zenbakiaren berri eman digu Ana Galarragak. 

Morfina

Morfina

Mentxu Aiertzarekin, Agatha Christie eta haren pozoiak: gaur, morfina.

Latxa

Latxa

Eneko Agirre eta Julen Etxanizekin aritu gara Latxa hizkuntza ereduaz.

Emakume Zientzialarien Eguna

Emakume Zientzialarien Eguna

Otsailaren 11 Emakume Zientzialariaren Eguna denez, saio berezia izan dugu. Batetik, Donna Strickland izan dugu, Fisikako Nobel sariduna 2018an. Gainera, Eli Alberdi eta Lide Arana izan ditugu haien arloetan emakumeen egoera aztertzeko. 

Hemoglobinaz eta CRISPR teknikaz

Hemoglobinaz eta CRISPR teknikaz

Hemoglobinaz eta CRISPR teknikaz aritu gara Lide Arana EHUko biokimikariarekin.

Nola aplika daiteke matematikako jokoen teoria onkologian?

Nola aplika daiteke matematikako jokoen teoria onkologian?

EHUko Annick Laurellerekin aztertu dugu matematikako jokoen teoria onkologian nola aplikatu.

Linguatec-AI proiektua

Linguatec-AI proiektua

Josu Aztiria (Elhuyar), Linguatec-AI proiektuaz: katalanaren, aragoieraren, okzitanieraren eta euskararen garapen teknologikoa adimen artifizialaren bidez. 

Glutenak hestean eragiten duen inflamazioa ekiditen duen konposatu naturalaz

Glutenak hestean eragiten duen inflamazioa ekiditen duen konposatu naturalaz

Ainara Castellanos eta Ane Olazagoiria EHUko ikertzaileekin aritu gara glutenak hestean eragiten duen inflamazioa ekiditen duen konposatu naturalaz.

Robotak eta testu zaharrak

Robotak eta testu zaharrak

Xabier Monasteriorekin aritu gara roboten lehen aipamenaz euskarazko edizio batean. Gainera, "Lateral" podcastaz ere aritu gara.

Hezkuntza eta kuantika

Hezkuntza eta kuantika

Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Azken asmakizunak, ikerkuntza, ikertzaileak... Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi? Ostiraletan 22:00etan, eta igandeetan bazkalostean.

Norteko Ferrokarrilla (2023/12/22)

Norteko Ferrokarrilla (2023/12/22)

Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Azken asmakizunak, ikerkuntza, ikertzaileak... Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi? Ostiraletan 22:00etan, eta igandeetan bazkalostean.
Idoia Mujika: ibilbide zientifiko bat

Idoia Mujika: ibilbide zientifiko bat

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunari elkarrizketa pertsonala egin diogu: ibilbide zientifiko bat.

Agatha Christie-ren pozoiak: beronala

Agatha Christie-ren pozoiak: beronala

Mentxu Aiertzarekin, Agatha Christie-ren pozoiak: gaurkoan, beronala. Gainra, Ugo Mayorrek Inpakta aldizkariaren jaiotzaz hitz egin du. 

Euskarazko zuzentzaile gramatikala adimen artifizial bidez eta datu gutxitatik egindakoa

Euskarazko zuzentzaile gramatikala adimen artifizial bidez eta datu gutxitatik egindakoa

Muitze Zulaika (Orai ikerketa zentroa): euskarazko zuzentzaile gramatikala adimen artifizial bidez eta datu gutxitatik egindakoa.

1 / 17 Hurrengoa

Irratia zuzenean

emanaldi bereziak

Arratsean

Sagarlore erakusketan

  • Maite Mutuberriaren ilustrazioa

    Maite Mutuberriaren ilustrazioa

    17:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Willy Roaren ezkutuko pasioa denen bistara

Marraztu egiten du Willy Roak, Norteko ferrokarrila gidatzeaz gain. Jendaurrean jarri ditu dozena bat marrazki Hernaniko Biterin: Sagarlore. Peio Villalbaren koadroen ondoan.

Euskadi Irratia Twitterren

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena