Hitza Jolas

Aurkezleak : Eneritz gorrotxategi

Larunbatetan, 14:00etan. Igandeetan, 23:00etan

Kontaktua : hitzajolas@eitb.eus

Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak, plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.
1 / 30 Hurrengoa
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Ilunbeko errepasoa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Ilunbeko errepasoa

Bost ordutan gertatutakoa ordubetean laburtzea zaila izan zaigu, baina hemen dituzue 2024ko abenduaren 14an, Donostia Arenan entzundako hainbat bertsoaldi, finalari nolabaiteko errepasoa egin ahal izateko. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin.
Gipuzkoako Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa; Arrasatekoa

Gipuzkoako Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa; Arrasatekoa

Arrasateko Uarkape pilotalekuan argitu zen hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatuta, Donostian abenduaren 14an izango den finala nola osatuko den. Finalaren zain baina, azken finalaurreko honetako bertsoaldiak hartuta gatoz saio honetan, gure bederatzikoarekin batera.
Gipuzkoako bigarren finalaurrekoa eta San Andresetan hildako euskara

Gipuzkoako bigarren finalaurrekoa eta San Andresetan hildako euskara

Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan 1400 bertsozaleren aurrean ondutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Han osatutako bertsoaldien errepasoa egingo dugu saio honetan. San Andres pasa berri eta euskararen egunaren atarian, gure artxiboan topatu dugun bertsoaldi bat ere ekarri dizuegu. 1997ko azaroaren 21eko bertso-saio bat da eta bi bertsolariri eskaera berezia egingo diete; jakingo al zenukete zuek euskarari autopsia egiten?
Oiartzungo finalaurreko saiokoak eta irratiaren egunaren aitzakiapekoak

Oiartzungo finalaurreko saiokoak eta irratiaren egunaren aitzakiapekoak

2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalaurrekoetan murgildu da jada. Saio honetan Oiartzungo lehen finalaurrekoko bertsoaldi batzuk entzun ahal izango dituzu. Irratiaren mundu eguna dela eta, 1965eko grabazio bat ere ekarri nahi izan dizuegu, Arantzako bertso saio batekoa da hain zuzen. Gure bederatzikoak ere izango du lekua.

Errexil sariketako finalekoak batetik, Zestoa-Urepel senidetzakoak bestetik

Errexil sariketako finalekoak batetik, Zestoa-Urepel senidetzakoak bestetik

Urruñako Posta gelan jokatu zen Errexil sariketako finala. Ez da urteroko sariketa, urteurren batek eragindakoa baizik. 1984an antolatu zuen bertsularien Lagunak elkarteak lehenengo Errexil sariketa. Urruñatik Urepelera ere egingo dugu, Zestoa eta Urepelen arteko senidetzearen aitzakian antolatutako bertso-saioko aleak ere jasoko baititugu. Eta, iparraldera hurbilduko ote zaigu gure bederatzikoa?
Tolosako azken final-laurdena eta Hondarribiko setioaren urteurrenekoak

Tolosako azken final-laurdena eta Hondarribiko setioaren urteurrenekoak

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa azken txanpan murgildu da dagoeneko. Saio honetan 5. eta azken final-laurdenari egingo diogu lekua. Bestalde, Hondarribiaren setioaren 500. urteurrena dela eta, Arma plazan izandako bertso-saioko aleak ere ekarri ditugu. Horrez gain, gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo.

Gipuzkoako 3. eta 4. final-laurdenak eta Arabako bideo-kopla lehiaketa

Gipuzkoako 3. eta 4. final-laurdenak eta Arabako bideo-kopla lehiaketa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren final-laurdenak jokatu dira jada, Azkoitian eta Irunen hurrenez hurren. Bada, bi saio horietako bertsoaldiak entzungo dituzu saio honetan. Arabako 14 urtez azpiko gatetxoentzako bideo-kopla lehiaketa martxan dela ere kontatuko dizuegu, gure 9koa nondik nora dabilen jakiteaz batera.
Gipuzkoako lehen bi final-laurdenak, pilota-bertso eta Laurota

Gipuzkoako lehen bi final-laurdenak, pilota-bertso eta Laurota

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen bi final-laurdenak jokatu dira eta horietako bertsoaldi batzuk ekarri ditugu. Ipar Euskal Herrian hasi duten pilota-bertso ekimena ere ezagutu dugu eta Bizkaira ere joko dugu; Loiuko Laurota auzoko jaietako bertsoaldiko aleak entzungo baititugu. Hori gutxi ez eta 9koari ere segida emango diogu.
Donostiako suntsiketa oroituz eta Alkizako jaietakoak berrituz

Donostiako suntsiketa oroituz eta Alkizako jaietakoak berrituz

1813an Donostian izan zen sarraskia gogoratzeko bertso-saio musikatua izan zen. Saio horretako bertsoaldiez gain, Alkizako jaietan izandakoak ere ekarri nahi izan ditugu. Batetik bestera saltoka, gure 9koa ere badoa!
Denboraldiari ekiteko; Garesko lehengoa eta Galdakaoko jaietakoa

Denboraldiari ekiteko; Garesko lehengoa eta Galdakaoko jaietakoa

Garesera bertsoa iritsi izan da orain baino lehen, baina lehen aldiz egin dute bertso-jaialdi bat. Jaialdiaren nondik norakoen berri jaso dugu eta han osatutako bertsoaldiak ere hautatu ditugu. Galdakaoko jaietako saioko bertsoaldiak ere entzun ahal izango ditugu gure bederatzikoarekin batera.
1 / 30 Hurrengoa

Bertsolaritzari buruzko albisteak

Irratia zuzenean

emanaldi bereziak
EITBPodkast Hitza Jolas saiooaren leihoa, EITBPodkasten EITBPodkast

Bederatzikoa

Bertsopedia

Programazioa Abenduak 24

Gehiago ikusi

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena