Goizak gaur
Altsasuko gazteen abokatua
Jokin Unamuno eta Ainara Urkijoren abokatu Amaia Izkok adierazi du itxaropen apur bat ireki zaiela, ondoriorik ezin duela eduki badakiten arren.Euren familiek "gertatu zaiena beste inori ez gertatzeko eta gizartean ondo ulertzeko" egindako borrokaren emaitza izan dela nabarmendu du.
Altsasuko gazteen agerraldi bat. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Altsasuko gazteek epaiketa justua izan ote zuten aztertuko du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Epaiketa justu baterako eskubidearen urraketa salatuz jo zuten euren abokatuek Estrasburgora, eta Jokin Unamunoren eta Ainara Urkijoren abokatu Amaia Izkok "Goizak Gaur" albistegian nabarmendu duenez, "atzo jasotako jakinarazpenak ateak zabaldu dizkigu salatu ditugun irregulartasun eta eskubide urraketa guztiak auzitegiak azter ditzan", eta lehen galbahea baino ez den arren, baikortasunez hartu dutela esan du, kasu askori ixten baitzaie atea lehen izapide horretan. Edonola ere, horrek ez duela auzitegiaren ikuspuntua zein izango den erakusten azpimarratu nahi izan du, eta zerbait gehiago adierazi arte itxaron beharra dagoela.
Prozesua luzea izango dela badakite, eta ondorio handirik ez luke izango Altsasuko gazteentzat, kartzela urteak beteta dituztelako. Hala ere, Amaia Izkoren arabera, horrek baieztatuko luke prozedura bidegabea izan zela. "Garrantzitsua izango litzateke ikusteko Auzitegi Nazionala tribunal ez-ohikoa eta ez-inpartziala dela erakusteko", adierazi du. Izan ere, abokatuek aurkeztutako helegiteen puntu nagusiak dira epaimahaia ez zela inpartziala izan eta zigorrak ez zirela proportzionaltasunez ezarri.
Itxaropen apur bat ireki zaiela baieztatu du abokatuak, euren familiek gertatutako guztia salatzeko, gizartean ulertzeko eta beste inori horrelakorik berriz ez gertatzeko egindako borrokaren emaitza dela uste baitute. "Estrasburgon itxaropen txiki bat dute jarrita eta jakinarazpen honek elikatzen du hori; baina errealistak izan behar dugu eta argi izan behar dugu zailtasunak izan daitezkeela".
Prozedura martxan jarri denez, Izkok azaldu du Estrasburgok orain Espainiako Gobernuari informazioa eskatu beharko liokeela (Estatu espainiarra baita demandatzen dena), eurek planteatutako irregulartasun eta urraketa guztien inguruan, eta abokatuei ere bidea eman beharko liekeela euren alegazioak aurkezteko.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/26
Arratsean 31:46
2024/12/26
Mezularia 64:50
2024/12/26
Baipasa 174:43
2024/12/26
Kantu Kontari 55:28
2024/12/26
Faktoria 23:23
2024/12/26
kultura.eus 27:18
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa