Goiz kronika asteburua
Euskararen Eguna
EITB MEDIA
Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Goiz Kronikan esan ditu hitzok Euskararen Legeak 40 urte betetzen dituenean. Euskaraldiaren inguruko balorazioa ere egin du. Etorkizunari begira ditugun erronkak ere aipatu ditu Dobaranek.
Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordea
Informazio gehiago (2)
Euskararen Legeak 40 urte betezen ditu eta ospatzeko eguna da gaurkoa. Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Goiz Kronikan esan duenaren arabera, "Lege eredugarria da. Adostasun zabalarekin onartua izan zen. Eraginkortasuna eta ikuspegi inklusiboa izan du, baita progresibotasuna ere".
Jon Sararasuak Euskadi Irratiko "Faktoria"n esan zuen atzo Euskarak minbizia duela eta, beraz, beste terapia baten beharra dagoela. Bada, Dobaranek maratoia dugula aurretik onartu du. "Gure hizkuntza gutxitua da eta mundu globalizatu batean bizi gara. Ezin dugu lokartu edo erlaxatu. Baina daukagun onena da hizkuntza komunitate sendoa daukagula eta aurrera egiteko gai izango garela".
Kike Amonarriz Euskaltzaleen topaguneko lehendakariaren esanetan, bestalde, azken 40 urteetan errealitate soziolinguistikoa aldatu egin da eta horregatik da garrantzitsua legea egokitzea. "Legeek ez dute ezertarako balio gizartean nahirik ez badago", Dobaranen ustez. Nahiz eta txapa gutxiago ikusi den kaletik "Euskaraldiari esker irabazi ditugu esparru asko eremu erdaldunean bizi garenok", gehitu du sailburuordeak.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/24
Lizardiren Baratza 58:38
2024/12/24
zidorrean 53:24
2024/12/24
Baipasa 175:14
2024/12/24
Kantu Kontari 55:24
2024/12/24
#-goizak_gaur_1400-# 32:06
2024/12/24
Kirol Legez 26:21
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa