Goiz kronika asteburua
Elkarrizketa - Bakebidea
ENERITZ GORROTXATEGI | EITB MEDIA
Arratsaldeko hiruretan hasiko da Baionan Bake Bideak eta Bakegileek deitutako manifestazio zaratatsua. Frantzian presidentetzarako hauteskunde urte honetan mobilizazio fase bati ekingo diote: "Oso barneratuak ditugu bake prozesu batean eraiki beharreko baldintzak, gure geroa horri oso lotua da."
Anaiz Funosas Bake Bideako bozeramailea. Argazkia: Bake Bidea
Albisteak (2)
audioak (1)
Informazio gehiago (2)
"Le temps presse! Ion, Jakes eta Unai gurekin" lemapean egingo da gaur arratsaldean Bakebideak eta Bakegileek deitutako Baionako manifestazioa. Horren atariko, Anaiz Funosas Bakebideako bozeramalea izan da Euskadi Irratiko Goiz Kronikan. 30 urte baino gehiago daramatzate preso Jakes Esnal eta Ion eta Unai Parot ETAko kide ohiek, eta ezarritakoa "bizi osoko espetxe zigorra" dela salatu du Funosasek, "aske izateko baldintza guztiak betetzen dituztela" adierazi du.
Baionako Lauga Aretotik, Euskaldunen plazatik eta Reduit plazatik irtengo dira gaur arratsaldean manifestazioa osatuko duten hiru zutabeak, "neurri batean Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeak irudikatzea" zitekeen arren, covid-19ari dagozkion neurriak betetzeko bidea egitea izan dela ere azaldu du Funosasek. Manifestazio zaratatsua egin asmoz, harrabotsa egiteko tresnak eramateko eskatu diete manifestariei.
Frantzian, presidentetzarako hauteskunde urtea dela baliatu nahi dute: "Gogoratu nahi dugu 2019ko maiatzean etorri zela Presidente jauna hemen egindakoa goraipatu eta hitza emanez Estatuaren betebeharra zela bide hori laguntzea. Mandatuaren bukaeran, baina, eraki diren adostasunen araberako pausurik ez du eman Frantses gobernuak" zehaztu du Funosasek. Honenbestez, "Frantses estatua lehen pausuak ematera behartu" nahi dutela adierazi du. Izan ere "oso barneratuak ditugu bake prozesu batean eraiki beharreko baldintzak eta bake prozesu batek baldintak oso lotuta daude herriaren geroaren eta garapenari. Bakebideako bozeramaleak erantsi duenez, "maleruski azken 10 urteetan ez da borondate irmorik frantses Estatutik Aieteren ispiritutik sartzeko bake prozesu honetan, nahiz eta hurrats batzuk egon, egon diren eta hori ez den gutxietsi behar."
Gaurko manifestazioak babes zabala iango du eta besteak beste bertan izango da Jean Rene Etchegaray, Baionako alkate eta Ipar Euskal Herriko Elkargoko burua.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/26
Kantu Kontari 55:28
2024/12/26
Faktoria 23:23
2024/12/26
kultura.eus 27:18
2024/12/26
#-goizak_gaur_1400-# 31:24
2024/12/26
Kirol Legez 28:29
2024/12/26
Goizak gaur 30:23
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa