Goiz kronika asteburua
OSASUN ETXEA
EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA
Lehen arretan ezin dela lanik egin salatu du Donostia Ospitaleko ZIU arduradunak eta deia egin die bai administrazioei bai herritarrei neurriak har ditzaten. "Osasun langileoi eskatzen zaigun ardura maila eskatzen diet guztiei".
Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko arduraduna EITB Mediako bideo batetik hartutako irudian.
Informazio gehiago (2)
"Txertatu eta ez txertatuen arteko dikotomia" alde batera utzi, eta bi tokitan jarri du gaur fokua Felix Zubia Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitateko zerbitzuburuak Euskadi Irratiko Osasun Etxean egin duen interbentzioan: haurrengan eta lehen arretan.
"Hego Euskal Herriko 310 ikasgela daude itxita. 7.000 haur dauzkagu etxean isolatuta. Horien arteko intzidentzia helduen ia hirukoitza da eta haurren artean ia % 2 kutsatuta dago. Horrek esan nahi du laster gela guztietan egongo dela kutsaturen bat eta dauzkagun neurriekin edo dauzkagun egoerekin ezinezkoa izango dela gela horietan klaseak normal ematea eta, berriz ere, eskolak itxi egin beharko dira", hausnartu du."Eskolak ixteko atarian egon gaitezke, transmisioa izugarria delako eta helduok ez dugulako neurririk hartu nahi", esan du.
Hala, iragarpen gogorra egingo du hurrengo asteetarako: "Nahiago nuke hanka sartuko banu, eta hala balitz barkamena eskatuko nuke, baina laster haurrak eskolarik gabe egongo dira, eta festa kalean; tabernak irekita eta ebakuntza-gelak itxita; adinekoak hiltzen eta gu parrandan". Iragarpen horrek "gizarte moduan definitzen" gaituela ere gaineratu du Zubiak: "Niri izugarrizko tristura, etsipena eta amorrua eragiten dit. Honek definitzen du Euskal Herriko gizartea zer den eta zer datorkigun. Hau maldan botatako harria bezala da, eta behin abaila hartzen duenean, gelditzea oso zaila da".
Horregatik, Administrazioari zein herritarrei eskaera zuzena egin die: batzuk har ditzatela "neurri unibertsalak eta gogorragoak denontzat" eta, besteek, "mesedez, zain dezagun aireztapena, ez gaitezen jende pilaketetan sartu eta albora utz ditzagun horrenbeste laneko afari, bazkari eta ez dakit zenbat bilkura".
"Lehen mailako arretan ezin da astean 14.000 kasuren jarraipena egin"
Izan ere, une honetan Euskal Herrian dagoen intzidentzia mailarekin "lehen arreta lehertuta" dagoela salatu du ZIUko medikuak: "Jende askok uste du txertatuta egoteagatik nahi duena egin dezakeela, eta ez, berdin dio hirugarren dosia edukita ere, transmisioa gerta, gerta daitekeelako. Horregatik neurriak behar ditugu denontzat, ze egoera oso larria da. Egia da txertoari esker ospitaleratzeak eta heriotzak murrizten ari direla, baina lehengo olatuen proportzioan. Kasuek goraka jarraitzen badute, eta portzentajeak bete egingo dira, berriz ere ospitaleak betetzen ikusiko ditugu eta jarduera kirurgikoa eten egingo da, eta horren atarian gaude".
"Lehen arretan ezinezkoa da une honetan lan egitea" ohartarazi du: "Pentsa Hego Euskal Herrian eguneko 2.000 kasu badaude, astean 14.000 direla. Nola egingo zaie horiei denei kontrola, isolamendua, jarraipenak, aztarnariak... ezinezkoa bihurtu da lehen arretan lan egitea. Lehen arretan bestelako gaixoak ere badaude eta gaixo horien arreta derrigorrean kaltetua geratuko da".
"Gertatzen ari dena gizarte osoaren porrota da eta ez dut ikusten ez kontzientziarik, ez asmorik, ez gogorik" bota du, haserre: "Izugarrizko pena ematen dit seigarren aldiz toki berean erori eta nekearen aitzakian ezer ez egitea. Pentsa gu nola gauden, osasun langileak. Eta nekearen aitzakian ezer ez egitea erabakiko bagenu? Onartezina da, ezta? Ba guk daukagun ardura maila beste guztientzat ere eskatzen dut", amaitu du.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa