Goiz kronika asteburua
HAUTESKUNDEAK ALEMANIAN
Eneritz Gorrotxategi | EITB MEDIA
Alemanian bihar hautatuko dute herritarrek Angela Merkelen ondorengo aro berrirako oinordekoa. Hauteskundeen bezpera honetan hautagaien jarrerak eta aukerak aztertu nahi izan ditugu Goiz Kronikan, Joxe Ramon Bengoetxearekin, EHUko zuzenbide irakasle eta Europar gaietako adituarekin.
Jose Ramon Bengoetxea, EHUko zuzenbide irakaslea.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (2)
16 urtez izan da Angela Merkel Alemaniako kantzilerra eta Europar Batasuneko azken urteetako erabakietan gehien eragin duen agintaria. Bere kargu uzteak, "aro baten itxiera" irudikatuko duelakoan dago Joxe Ramon Bengoetxea EHUko Zuzenbide irakasle eta Europar gaietako aditua. Goiz Kronikan adierazi du "eztabaidaezina dela, Merkelek eragin duela Europar Batasunaren norabidea azken urteotan" eta "behar bada mundu mailakoa ere bai". Hala ere, Merkelena "lidergo leun eta isila izan dela" zehaztu du, "lortzen zituen akordioak, gehienetan kasu zailen ingurukoak (Greziako finantza krisian adibidez)" izan direla gaineratuz.
Hiru dira Angela Merkelen ondorengo izateko hautagai nagusiak; CDU, sozialistak eta berdeak. Eskuin muturra kenduta, gainerakoen artean Europarekiko jarrerak ez ditu oso ezberdinak ikusten: "esango nuke kontsentsu zabala dagoela".
Ekonomi gaietan, eta 2008ko krisiaren ostean, Merkelek erakutsitako zorroztasuna baretu den arren, esparru horretan zer aurreikusten duen ere galdetu zaio. Europako Banku Zentralean Draghi zegoenean, malgutu zen Alemaniak erakutsitako jarrera zorrotz eta gogor, baina Bengoetxearen ustez , "malgutze horrek eman ditu bere fruituak eta Alemaniako klase politikoak hori ikusi duela" azaldu du.
Migrazioaren arloa, bestalde, "patata beroa" dela adierazi du "kudeatzen zaila" izango delakoan. "Gai sakona eta zaila da baina Europa mailako itun orokor bat eskatzen duena".
Bihartik aurrerako koalizioen inguruan ere egin diogu galdera eta "konbinazio posible ezberdinak" daudela irizten dio, aukera posibleak baztertu gabe. Aurrera begira jarrita, gainera, "inportantea izango dela Alemaniako aulkian nor izango den, Europako Triunbiratoa funtzionatzeko gai izan dadin."
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa