Goiz kronika asteburua
KORONABIRUSA
ENERITZ GORROTXATEGI | EITB MEDIA
Ikasturte hasieran ikastetxeetan kontuan izan beharrekoa zer den galdetu diogu Felix Zubiari, eta txertaketa horren aurreratua izanik, udazkenera begira zer aurreikusten duen ere galdetu diogu.
Felix Zubia, osasun etxeko medikua eta Donostia ospitaleko zainketa berezietako zerbitzu burua
Albisteak (2)
Uda osoan, igande goizeko Goiz Kronikan izan dugu Felix Zubia Donostiako Ospitaleko ZIUko zerbitzuburua, Covid-19ak utzitako datuen azterketa egiteko. Ipar Euskal Herrian jada ikasturteari ekin zaionez, eta Hego Euskal Herrian asteazkenean ekingo zaionez, ikastetxeetara begira jarri gara. Guraso, ikasle eta irakasleek kontuan izan behar dutenaz galdetu diogu eta Zubiak esan du iaz neurriak mantentzen "oso ondo asmatu" zela ikastetxeetan, neurri horiek "eraginkorrak zirela" eta ikastetxeetan apenas izan zela transmisiorik. Gauzak horrela, "neurri horiek mantendu" beharko liratekeela adierazi du eta "kaleko mailak jaisten badira", kaleko neurriak arintzeko "moduren bat izan litekeela" iradoki badu ere, "hori oso aurrera joatea" litzatekeela zehaztu du.
Udan, bosgarren olatua izan bada ere, txertaketan aurrera egin denez, udazkenera nolakoa aurreikusten duen ere galdetu zaio Zubiari. Txertoaren eraginkortasuna "kasu larriak ez izatean eta ospitaleratzeak murriztean" datzala zehaztu du. Transmisioari dagokionez baina, "txertatua dagoenak ez du kutsatuko ez den ziurtasunik, ezta besteak kutsatuko ez dituenik ere". Honenbestez, "neurriak mantentzen jarraitu beharko dugu udazken honetan" eta "bilakaerak" aginduko duela zehaztu du.
Donostia Ospitaleko medikuak adituek diotenaren berri eman digu: "kasuen transmisio txiki bat" izango dela, baina ospitalera iritsiko direnak "gutxi" izango direla. "Hala balitz, neurriak arintzeko modua ere izan liteke baina horretarako bizpahiru hilabete" beharko ditugula ere esan du Felix zubiak Euskadi Irratiko Goiz Kronikan.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/27
Faktoria 21:38
2024/12/27
Argi Ibili 116:17
2024/12/26
zidorrean 55:24
2024/12/26
Arratsean 54:05
2024/12/26
Arratsean 31:46
2024/12/26
Mezularia 64:50
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa