Goiz kronika asteburua
JOSEBA BARANDIARAN
Eneritz Gorrotxategi | EiTB Media
Joseba Barandiaran ekonomilariak dio G7ak lortutako akordioaren arabera, enpresa teknologikoek salmenta egiten duten lekuan ordainduko dutela %15eko zerga. G20ak onartzeko ez du arazorik aurreikusten.
Joseba Barandiaran ekonomilaria EITBn.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (2)
G7ko Finantza Ministroek Londresen lortutako akordioa dela eta Joseba Barandiaran ekonomialari eta Euskadi Irratiko kolaboratzailea izan dugu "Goiz Kronika"n. Luzaroan negoziatzen ibili ostean, muntinazional handiei % 15eko gutxieneko sozietateen zerga ezartzea adostu dute. Horrek, bereziki, konpainia teknologiko handienei eragingo die. Barandiaranen arabera, "garrantzia handia luke akordio honek, lehen aldia delako mundu osoari eragin diezaioken zerga-arau baten gaineko akordioa delako". G7ak hartutako akordioa G-20ak onartu beharko du eta "ikusi egin beharko da nola hezur-mamitzen den".
Akordio horretan jasotzen denez, Barandiaranek argitu digu "multinazional horiek salmentak egindako lekuan ordainduko dutela eta horrek, printzipioz kontabilitate eta zerga paradisuen erabilerarako pizgarriak ezabatuko lituzke". Herrialde bakoitzak "enpresa horren salmenten araberako zerga kopurua" batuko lukeenez, "bidezkoa izateko itxura guztia" duela adierazi du. Irabazi handiko enpresak izaki "jendaurrean ematen duten itxurari mesede" egingo diela esan du Euskadi Irratiko mikrofonoetan.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa