Gertukoak
Gimnasia erritmikoa
Euskadi Irratia | Olatz Arriola-Bengoa
15 urte besterik ez ditu, baina lanerako borondate handia du. Gimnasia erritmikoan aritzen da gogor, mutilak egun diskriminatuta dauden kirol batean, lehiaketa askotan ezin baitezakete parte hartu.
Eneko Lambea
Informazio gehiago (1)
Ezin dute taldeko lehiaketetan parte hartu, ezin dute nazioarte mailan lehiatu, zer esanik ez Olinpiar jokoetan...
Hala ere, gero eta gehiago dira gimnasia erritmikoa praktikatzen duten mutilak, eta egunero borrokatzen dute kirol honetan bidea zabaltzen joateko.
Eneko Lambea bi-hiru urte baino ez zituela hasi zen honetan, eta ordutik ez da gelditu. Hiru-lau ordu entrenatzen ditu ia egunero, eta duen onena ematen saiatzen da beti.
Apirilean, Espainiako kopa irabazi du Unai Arrieta donostiarrarekin batera Euskadiko ordezkari. Lehen aldiz parte hartu ahal izan dute mutilek lehiaketa honetan.
Ekainean, estatu mailako lehiaketan parte hartuko du, podiumean geratzea du helburu, hala lehen mailara salto egin ahal izateko, egun eskuratu dezaken mailarik altuena.
Egunero lanean jarraituko du nolanahi ere, mutilak ere kirol honetan ari direla ikustarazteko, eta joko olinpiko batzuetan jokatu ahal izateko ametsa ere ez du bazterrean utziko, ilusioak eta pasioak mugitzen du eta.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/24
Lizardiren Baratza 58:38
2024/12/24
zidorrean 53:24
2024/12/24
Baipasa 175:14
2024/12/24
Kantu Kontari 55:24
2024/12/24
#-goizak_gaur_1400-# 32:06
2024/12/24
Kirol Legez 26:21
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa