audioak (1)
Amaia Artetxe lankidea etxera (edo nahi den lekura) eramateko janaria prestatzen duen Bilboko Taptaper dendan izan da, eta hura bisitatuta, taperrean lanera, mendira edo nahi dugun lekura eramateko moduko bi errezeta proposatu dituzte Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariek.
Igor Zalakainek pasta plater hotza proposatu du:
Pasta egosi. Ez dadila izan espageti edo tallarin erakoa izan, hobe penne edo makarroi erakoa.
Tomatea concassé eran prestatu: tipula oliotan potxatzen jarri, tomatea bota azalik eta hazirik gabe. Gatza eta piper hauts pixka bat gehitu. Guztia gozatzen utzi. Hoztu eta pasatari bota.
Tomate gordina garbitu, eta pastaren tamainako laukitan zatitu. Gehitu.
Hirugiharra zatitu, zartaginean pasa, eta gehitu.
Oliba beltzak txikitu eta gehitu. Albahaka orri bat perrexila bailitzan zatitu, eta gainetik bota.
Olio-ozpina: oliba olioa, ozpina, soja saltsa eta gatza.
Ongi nahastu eta hurrengo bi egunetan hotz jateko moduan izango dugu.
Pili Manterolak barazki lasagna prestatu du:
Pasta xafla zabalak egosi.
Brokolia eta azalorea zatitu eta elkarrekin egosi. Refritoa gainetik bota, pipermin pixka batekin.
Zerbak garbitu. Zati berdea eta txuria banandu, egosi, urakendu eta birrindu. Bexamela egin (tipula oliotan goxatu, gurina gehitu, irina bota eta ondoren esnea gehitu), eta zerba bertan nahastu. fruitu lehorren bat bota (pinaziak, intxaurrak...).
Pasta xafla geruza bat jarri, gainean zerba bexamel geruza, beste pasta xafla bat, brokoli-azalore geruza, beste pasta xafla geruza bat, gazta birrindua eta labera.
Zatitu eta taperretan sartu.
Jan aurretik, mikrouhin labean berotu.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/24
Lizardiren Baratza 58:38
2024/12/24
zidorrean 53:24
2024/12/24
Baipasa 175:14
2024/12/24
Kantu Kontari 55:24
2024/12/24
#-goizak_gaur_1400-# 32:06
2024/12/24
Kirol Legez 26:21
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa