audioak (1)
Pili Manterolak barraskiloak saltsa gorrian prestatzea proposatu du:
Ezer baino lehen, barraskiloak ondo garbitu. Horretarako, harraska urez bete, barraskiloak bertan bota, eta denboratxo batez eduki. Hustu. Gatzatu, eta berriz ura bota, eta barraskiloak sartu. Hiru bider errepikatu (gatza behin bakarrik bota). Ondo garbitu ondoren, atera eta lehortzen utzi.
Saltsa prestatzen hasi. Baratxuriak, porruaren zati txuria, tipula, tomatea eta piper txorizeroaren mamia ondo txikitu, eta erramuarekin batera, oliotan jarri goxatzen, gutxinaka. Ardo txuri pixka bat bota.
Barraskiloak saltsarekin elkartu aurretik, jarri ura ozpin pixka batekin berotzen. Irakin aurretik, barraskiloak bertan bota, oskoletik irten daitezen. Uretik atera, ura kendu, eta azken gozatua eman saltsan. Piper min pixka bat bota, baita tomate saltsa eta urdaiazpiko txikitua ere.
Igor Zalakainek barraskiloak 'jauna' erara prestatu ditu:
Barraskiloak garbitu.
Erretilu batean gatz lodi geruza eder bat jarri. Barraskiloak gorantz begirajarri bertan. Labean sartu 200 gradutan, goitik eta behetik, bentiladorerik gabe. Gatz eta piper hauts pixka bat bota. 5-10 minutuz eduki. Pikada bat prestatu oliba olioarekin, baratxuriarekin eta perrexilarekin (guztia txikituta), eta 5-6 minutura atera labetik eta saltsa horrekin igurtzi. Berriz ere sartu beste hainbeste denboraz. Parrilan ere egin daitezke.
BUkatzke, alo-oli bat prestatu morteroan oliba olioa, baratxuria, arrautza gorringoa eta gatza morteroan jarri eta dena zapaldu eta nahastuta. Barraskiloekin batera atera.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/24
Lizardiren Baratza 58:38
2024/12/24
zidorrean 53:24
2024/12/24
Baipasa 175:14
2024/12/24
Kantu Kontari 55:24
2024/12/24
#-goizak_gaur_1400-# 32:06
2024/12/24
Kirol Legez 26:21
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa