audioak (1)
Igor Zalakainek txerri hanka 'burgesak' saltsan prestatzea proposatu du:
Txerri hanka pare bat hartu (4 pertsonarentzat). Erditik ebakita emango dizkigute normalean harategian. Ile guztiak kendu sua edo bizarra kentzeko aiztoa erabilita. Irakin bat eman ur eta ozpinetan ongi garbitzeko.
Ondoren, eltze azkarrean jarri barazkiak (tipula 1, porru 1 eta azenario 1) eta gatz pixka bat, eta horra gehitu hankak. Aukeran, espezieak jar dakizkioka (erramua, piper haziak...). Dena egosi 25-30 minutuz. Ondoren, bandeja batean pixka bat hozten utzi zabal-zabal jarrita.
Bitartean, saltsa prestatu. Tipula, porrua eta azenarioa txikitu eta erregosten hasi. Ongi potxatuta daudean, kognak kopa bat eta ardoi baxoerdi bat bota eta ongi murrizten utzi. Oilo salda edo haragi salda eta eltzean hankak egostean utzi dugun salda bota erdi eta erdi (edalontzi bana bakoitzetik). Dena egosten utzi ordu erdiz.
Bestalde, txerri hankei hezurrak kendu, eta hozkailuan sartu pixka bat gogortzkeo. Jarraian, arin-arin irinetan eta arrautzetan pasa eta frijitu.
saltsa ondo birrindu, eta bertan egosi, 15 minutuz, frijitu ditugun hankak. Bezperan prestatuta, hurrengo egunean hobea egongo da.
Pili Manterolak txerri hankak lanean hirugiharrarekin prestatu ditu:
Hankak garbitu eta egosi. Zabalduta jarri eta hezurrak kendu. Ondo gatzatu. Kanpoaldean hirugiharra jarri, eta hankak biltzen joan, kiribilduz. Sokarekin lotu eta labera sartu, 180-190 gradutan 15 bat minutuz. Nahi izatera, patata batzuk jarri ondoan.
Barazkiak hartu (tipula gorri bat, piper txorizeroak, baratxuriak, azenarioak...) eta dena erregosi. Txerri hankak egosteko erabilitako ur horren salda pixkat eta ura gehitu. Dena puntuan dugunean, iragazi.
Txerri hankak labetik atera eta sokak kendu. Zati batzuk platerean jarri eta salda pixka bat jarri aldamenean.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/24
Lizardiren Baratza 58:38
2024/12/24
zidorrean 53:24
2024/12/24
Baipasa 175:14
2024/12/24
Kantu Kontari 55:24
2024/12/24
#-goizak_gaur_1400-# 32:06
2024/12/24
Kirol Legez 26:21
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa