audioak (1)
Pili Manterolak bakailao konfitatua karduarekin proposatu du:
Garbitutako kardu poltsa bat hartu, eta uretan egosi. Ondoren, ur hotzetan freskatu, izotz batekin, eta erreserbatu.
Bakailaoa konfitatu. Horretarako, gradu bateko olio dexente jarri kazolan (bakailaoa estaltzeko adina) eta su baxuan eduki bakailaoa egosten. Baratxuri pare bat zapalduta eta pipermin pixka bat ere gehitu oliora. 20 bat minuturen ondoren, atera.
Olio horretan bertan prestatu kardua ere. Atera.
Olio horrek beheran izango du bakailaoak bota duen zukua. Zuku hori, olio pixka batekin erabiliko dugu emultsioa egiteko. Bakailaoaren azala ere gehitu, eta batidorarekin birrindu. Oso lodia geratzen bazaigu, urarekin mehetu.
Emultsioa platerean jarri, saltsa moduan. Gainean, kardua eta, ondoren, bakailaoaren xaflak jarri. Apaintzeko, emultsio pixka bat erabili (marra batzuk).
Apaintzkeo, almendra batzuk (nahi bezala, salteatuta, puska txikitan, xaflatan...) eta urdaiazpiko pixka bat jarri lore itxura emanda.
Igor Zalakainek bakailaoa piper morro gorriarekin prestatu du:
Labea bero-bero jarri, eta sartu bertan piperrak olio pixkatekin igurtzita. 25 minutuz erre. Ondoren, atera, eta zilarrezko paperarekin bilduta utzi ordu erdiz. Jaraian, azala eta haziak kendu.
Bakailao gatzatua pare bat egun lehenago eduki uretan gatza kentzeko, eta ura aldatzen joan.
Kazolan olioa jarri. Dozena bat baratxuri zatitu eta frijitu. Geroko jaso.
Olio horretan, tenperatura pixkat jaisten utzi, eta piper morro tirak jarri eta pixkanaka prestatzen hasi. Ondoren, bakailao zatiak jarri poliki-poliki egiten joan daitezen, eta mugitzen joan, pil-pil baten modukoa eginez. Saltsa gizentzen joango da.
Patata bat egosi urean gatz pixka batekin. Zuritu, eta zati txikitan, lapikora bota. Azken unean, frijituta genituen baratxuri xaflak eta perrexil pixka bat gehitu.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/24
Lizardiren Baratza 58:38
2024/12/24
zidorrean 53:24
2024/12/24
Baipasa 175:14
2024/12/24
Kantu Kontari 55:24
2024/12/24
#-goizak_gaur_1400-# 32:06
2024/12/24
Kirol Legez 26:21
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa