Pili Manterolak porruak bakailao kremarekin prestatzeko errezeta proposatu digu. Igor Zalakainek, berriz, porru entsalada nola prestatu kontatu digu.
Pili Manterola: porruak bakailao kremarekin
Porruaren parte zuria kaneloien tamainan egosi, patata zati batzuk ere gehitu uretan. Dena egosita dagoenean, patatak alde batera utzi, eta porruak ilaran jarri labeko bandejan.
Bakailua konfitatu su motelean (olioa baratxuriarekin eta piperminarekin), behin eginda, bakailaoa atera eta irabiagailu elektrikoan txikitu, eta olioarekin krema bat lortu. Lehen egositako patatak, txikitu eta krema honetara gehitu.
Porruak labean sartu, eta gainean bakailuarekin ateratako krema gehitu, gainean gazta birrinduta jarri, eta dena gratinatzera sartu.
Igor Zalakain: porru entsalada
Porruaren zati zuria hartu, behatz baten tamainako zatietan ebaki, eta tenperatura suabean jarri sutan. Azukre beltza gehitu, porruak olioz estalita utzi konfitatu daitezen 30-40 minututan.
Bakailaoarekin entsalada bat egin. Eskarolaren bihotzak erabili, beste porru batzuk erabili, zati zuriak eta berdeak luzerara moztu, oso fin, juliana moduan, eta eskarolarekin nahastu. Bakailaoa labean olio pixka batekin egosi, eta gero xaflatan desegin. Konfitatutako porruak jarri entsaladaren beheko partean, gainean bakailoa jarri, eta azkenik entsalada.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/24
Lizardiren Baratza 58:38
2024/12/24
zidorrean 53:24
2024/12/24
Baipasa 175:14
2024/12/24
Kantu Kontari 55:24
2024/12/24
#-goizak_gaur_1400-# 32:06
2024/12/24
Kirol Legez 26:21
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa