15:14

Faktoria

Arkitektura

Zarautz Jauregia, dorretxe zaharraren hasiera berria

Gipuzkoako Getaria herrian ateak zabaldu ditu Zarautz Jauregiak. XVI. mendeko dorretxea gainbeheratik atera dute, Vaumm arkitektura-estudioaren esku-hartzearen bidez. Garazi Aranguren arkitektoak erakutsi dizkigu markesen bizitoki izandakoaren barrunbeak 'Faktoria'-n.

  • Zarautz Jauregiaren ataria

    Zarautz Jauregiaren ataria

    24:55 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Getariako Turismo Bulegoaren egoitza berria da eta, hilabete batzuk barru, Juan Sebastian Elkanori eskainitako interpretazio-zentroa batuko zaio. Getariako Zarautz Jauregia berpiztutako harribitxia da Euskal Herriko ondare gotikoan: Erdi Aroko dorretxea hainbat mendez egon da abandonatuta, batere teilatu eta soilairurik gabe, eta berrikitan zaharberritu dute.

Getariako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatu, eta Vaumm arkitektura-estudioak diseinatu du proiektua. Garazi Aranguren arkitektoak eraman gaitu dorretxe berrituaren korridore eta ganberetara, eta hormen artean ezkutatzen diren sekretuak erakutsi dizkigu.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

    1
     
    kargatzen