Faktoria
Elkarrizketa
Eusko Jaurlaritzako turismo sailburuordeak iragarri duenez, udaberrian aurkeztuko dute zerga berriaren eredua eta 2026an eramango dute Legebiltzarrera, lege forma emanda. Hainbat Udalek eskatzen dutenaren kontra, erkidego mailako zerga izatea nahi dutela berretsi du Turismo arduradunak.
Jakes Agirrezabal
Jakes Agirrezabal Turismo eta Merkataritza sailburuordeak Euskadi Irratiako "Faktoria"n adierazi du udaberrian finkatuko duela Eusko Jaurlaritzak Turismo zerga berriaren eredua eta lege forman eramango dutela Legebiltzarrera 2026an. Aurreratu duenez, loaldiaren eta lolekuaren araberako zerga izango da eta berretsi du, oraindik aukera diferenteak badauden aurren, erkidego mailakoa izan dadin nahi dutela. "Adostasun puntu bat badaukagu: Udalek izan behar duten turismo tasaren onuradun nagusiak baina ez dugu nahi izatea aukerako zerga bat, derrigorrezkoa baizik". Hori dela-eta berretsi du zerga hori foru aldundiek jasotzearen aldeko dela Jaurlaritza.
Agirrezabalaren arabera, baliabideak hobetzeko balioko du zerga horrek; ez, ordea, turista kopuruari muga jartzeko. Adierazi du nazioarteko ereduek hala erakusten dutela. Turismoak maila jasangarria gainditu ote duen galdetuta, sailburuordeak erantzun du halakorik ez dutela erakusten datuek: "Orokorrean ezin da saturazioaz hitz egin, baina bai kudeatu behar ditugu une eta leku zehatzetan gertatzen diren saturazioak", esan du. Ukatu egin du, baita ere, jasangarritasuna eta sustapen kanpainak egitea bateragarriak ez direnik. "Guk nahi dugu nazioarteko turismoa zabaldu, urtaro finkoetatik kanpo eta egun gehiagotarako etortzen direlako atzerriko turistak. Bateragarriak dira bi fenomenoak.", iritzi dio.
Pisu turistikoen % 30 daude erregistratu gabe
Pisu turistikoez, erregistratu gabeko pisuen kontrolerako dituzten mugak azpimarratu ditu Agirrezabalek. Ikuskatzaile gehiago behar direla dio eta isunak jartzeko segurtasun juridiko haundiagoa. Alde horretatik esan du, aurrerapauso haundia izango dela datorren urtean indarrean sartuko den Europako erregistroen araudi berria.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/24
Kantu Kontari 55:24
2024/12/24
#-goizak_gaur_1400-# 32:06
2024/12/24
Kirol Legez 26:21
2024/12/24
Faktoria 12:06
2024/12/24
Goizak gaur 32:06
2024/12/24
Faktoria 28:14
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa