Faktoria
Elkarrizketa
Elkarrekin-Gipuzkoako batzarkide taldeko bozeramaileak argi utzi du Gipuzkoan, EAJ-PSE foru gobernuaren esku dagoela aurrekontuak norekin adostu nahi duten erabakitzea, jakinarazi dietenez, "ezer ez dagoelako sinatuta eta hori horrela, jokoak zabalik jarraitzen duelako".
Miren Echeveste
Miren Echevesteren Elkarrekin-Gipuzkoako batzarkide taldeko bozeramailearen hitzetan "datozen egunotan argitu beharko du" foru gobernuak zein den bere asmoa: "Foru gobernuaren asmoa ahalik eta akordiorik zabalena lortzea dela esan dute behin-birritan baina guk argi esan diegu ez dela posible biak bateratzea. Izan dezake tentaldia PPrekin lotzeko, ezerren truke, gratis et amore, eskaini dizkiolako botoak eta luzapen bat oso kaltegarria litzatekeelako eguneroko jarduerarako".
Bereziki etxebizitza arloko zuzenketak lehenetsi ditu Miren Echevestek. ETIRLUR fundazioaren bitartez etxebizitzak birgaitu, sortu eta eskaintzeko eta bereziki garrantzia eman dio, zonalde tentsionatuetan alokairuaren prezioari muga jarri ahal izateko, aurretik Ministerioak ezarri behar duen indizerako beharrezkoak diren datu fiskalak igortzea Ogasunek Ministerioari.
Zerga erreformaren gaineko negoziaketa hasi ere ez dela egin argitu du eta Podemosen zuzendaritza berritzeko prozesuaz, bere hautagaitza, gertukoa, munizipalista, elebiduna eta izaera nazionala lantzeko borondatean oinarritutakoa dela adierazi du.
Azkenik, gogor salatu du Pasai Antxon inzan den azken hilketa matxista.. Eskatu ez arren biktimak babestea legeak agintzen duen zerbait dela argitu du: " Soilik bai da bai legeak jasotzen du eskatu ala ez babestu egin behar direla biktimak eta hor Administrazioak egon behar du. Protokoloak berritu egin behar dira babes integrala emateko, legearen argitan baina ez dira aldatu eta horregatik hil dute emakume bat tiroz, protokolo zaharrekin jarraitzen dugulako".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa