Faktoria
Amatasuna
Onintza Enbeita bertsolariak 45 urte ditu eta hilabete barru ama izango da.
Onintza Enbeita
Onintza Enbeitari hilabete baino ez zaio geratzen umea izateko. Haurdunaldi ona izan du, eta ondo sentitzen da, baina prozesu honetan izan du zailtasunik: "Baneukan adinaren handicap-a, pisuarena ere bai, ni neska lodia naiz, eta izan genituen ginekologoren batekin arazoak". Adina, pisua eta familia izateko moduak naturalizatu behar direla azpimarratu du.
Ingurukoek adierazi dioten poza eta tarteka entzun dituen iruzkin desatsegin edo desegokiak aipatu ditu bizkaitarra, eta aipatu du haurdunaldiez ondo ateratzen direnean bakarrik hitz egiten dela. "Epaitzen dugu bestea gure posiziotik, eta ez gara pentsatzen hasten zein diren pertsona horren zirkunstantziak", dio. Ama izatea beren bizitzako gauzarik ederrena izan dela diotenak entzutean, askotan pentsatzen omen du bere 45 urteetan gauza eder asko egin dituela, eta amatasuna oso ederra izango dela ziur bada ere, agian ez dela ederrena izango, "eta ez da ezer pasatzen". Edonola ere, esperientzia hau bizi nahi zuen berak eta bizitzak aukera hau eman dio, eta emakume askori, nahi izanda ere, ez. Horregatik, Enbeitak dio "errespetu horretatik hitz egin" behar dela.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/24
Kantu Kontari 55:24
2024/12/24
#-goizak_gaur_1400-# 32:06
2024/12/24
Kirol Legez 26:21
2024/12/24
Faktoria 12:06
2024/12/24
Goizak gaur 32:06
2024/12/24
Faktoria 28:14
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa