Faktoria
BC3ko ikerlaria
Azerbaianen gaur hasi den COP29 goi bilerari begira,Elisa Sainz de Murieta BC3 klima aldaketarako euskal agentziako ikerlariak onartu du Donald Trumpek Estatu Batuetako hauteskundeak irabaztea ez dela berri ona. Eta ohartarazi du Parisen finkatutako helburuak atzeratzea porrot handia litzatekeela.
"Bidezko trantsizioa bermatu behar dugu helburuetan amore eman gabe"
Deskarbonizazio proezsua azkarregi eta industriaren premiak kontuan hartu gabe egiten ari dela diotenei erantzunez, Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikelrariak argi du ezin dela ez helburuetan, ez epeetan amore eman. Gero eta tenperatura altuagoak orduan eta "inpaktu handiagoak" izaten ari garelako. Azpimarratu du horrek eragin zuzena duela ekonomian, klima larrialdiaren ondorioak ekiditea eta egokitzea beti izango delako merkeagoa "Mediterraneoko goi depresioa edo Afganistango uholdeak bezalako inpaktuak jasatea baino".
BAKUn gaur hasi den COP 29 goi bileraren harira, garapen bidean dauden herrialdeentzat finantziazioa bi bilioi eta erdira igotzea ezinbestekoa dela adierazi du, espero diren klima larrialdiaren ondorioei aurre egiteko soilik ez, erregai fosiletan ez dezaten oinarritu bere ekonomia. "Oztopoak badaude, herrialde gehienok dugulako erregai fosileko menpekotasuna baina gizartea goitik behera eraldu beharra dago". Zentzu honetan, bidezko trantsizioa behar dela aipatu du, sufrituko duten alor eta langileak laguntzeko, bermeekin eta inor atzean utzi gabe, ahalik eta kostorik txikienaekin".
COP 29an eztabaidatuko da nork eta nola jarri behar duen dirua. Elisa Sainz de Murietak uste du herrialdeak ezezik, erregai fosilen enpresek ere badutela ekarpena egiterik: "Bada gertatzen ari denarekin arduradu duen enpresa talde bat, erregai fosilekin lan egiten dutenak. Kontuan hartu behar da adibidez, enpresa hauek bilioi bat dolar jaso zutela 2022an diru laguntza publikotan, mundu osoan. Eta urtero-urtero mozkinak jasotzen dituztela. Beste finantziazio iturri bat mozkin horien gaineko zerga izan daitekeela dio; edonola ere, adierazi du trantsizioa egiten lagundu behar zaiela, "baina erantzukizunak ere eskatu" behar zaizkiela.
Estatu Batuetan Donald Trumpek irabaztea ez dela albiste ona onartu du, eta hasieran pentsatutakoa baino eragin txikiagoa izan dezakeela uste duen arren, argi dago klima larrialdiaren aurkako borrokan aurrerapauso nabarmenik ezin dela espero aurrerantzean, Estatu Batuen gobernuaren aldetik.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
portobello 108:36
2024/12/25
Hiru erregeen mahaia 174:40
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa