16:20

Faktoria

Ligatzeko aplikazioak

Akabo Tinderren urrezko aroa: "Etengabeko casting batean sentitzea nekagarria da"

MIKEL ROTAETXE | EITb Media

Hiru urtean 37 milioi erabiltzailek utzi dituzte ligatzeko aplikazioak, Z belaunaldiak bizkar eman die eta Tinderren akzioak %80 amildu dira urtebetean. Erabiltzaile eta psikologoengana jo dugu 'Faktoria'-n, gainbeheraren arrazoien bila.

  • Tinderren akzioak %80 amildu dira

    Tinderren akzioak %80 amildu dira

    29:21 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hamarkada bateko erreinaldiaren ondotik, Tinderrek goia jo duela dirudi. 2021ean %40ko hazkundea izan zuen Match Taldearen ligatzeko aplikazioak, iaz %9koa baino ez eta akzioak amildu egin dira: akzioko 160 dolarretik 37ra. Orotara, hiru urtean, 17 milioi erabiltzaile galdu dituzte ligatzeko aplikazioek eta deskargek %20 egin dute behera. Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan zergatien bila egin dugu.

Belaunaldi-arrakala erabatekoa ikusten du Iñigo Arandia kaixomaita.eus-eko jabe izan denak: "Belaunaldi gazteenek bestelako komunikazio-bideak hobetsi dituztela dirudi, ez daudenak espreski ligatzeko pentsatuak". Kalean ildo bereko iritziak bildu ditugu 18 eta 25 urte arteko gazteen artean. "Tinderrek eta Grindrrek atzerakoa ematen didate", nabarmendu digu EHUko ikasle batek, "eta, nire inguruko gazteek bezala, Instagram erabiltzen dut ligatzeko".

Aitziber Argote Emaize Gasteizko sexologia-zentroko psikologoak eta Jon Lago Anitzak LGTBIQ+ eskubideen aldeko Bizkaiko Elkarteko kide eta Batxilergoko Psikologia irakasleak osatu dute analisi mahaia. Eta bikotekide denak Gridrrez ezagutu dituen Aitorrekin hitz egin dugu: "Grindr ez dut gainbeheran ikusten, gune segurua delako LGTBIQ+ komunitateko kideontzat".

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena