Faktoria
Bigarren Laurdena
MIKEL ROTAETXE | eitB mEDIA
Jarrera ukatzaileei buruz hitz egin dugu 'Faktoria'-ko "Bigarren Laurdena" tartean, Laida Arbizu Filosofia doktoregaiarekin. Negazionismoa "bizi dugun aldi nahasiaren erakusle" dela dio, asko duela psikologiatik eta "paternalismorik gabe" egin behar ziola aurre.
Trumpen jarraitzaile bat
Gizakia bezain zaharra izan arren, azken urteetan indarberritu egin dira era bateko eta besteko jarrera ukatzaileak. Berotze globala eta klima aldaketa ukatzen dutenak daude, pandemia edo txertoen eraginkortasuna zalantzan jarri dutenak, edo genero indarkeria, kolonialismoa edo Holokaustoa ezeztatzen dutenak. Faktoria saioko Bigarren laurdena tartean, luze aritu gara negazionismoaren inguruan Laida Arbizu Filosofia doktoregaiarekin, Aurken Sierra Kazetaritza doktore eta Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatutako irakaslearekin eta Markel Peñalba Mondragon Unibertsitateko irakaslearekin.
Arbizuk abiatu berria du gaiari buruzko tesia. Azaldu digunez, negazionismoak abiapuntu "deserosoa" du, "ziurgabetasun-aldiei eta agintean daudenei ematen diegun erantzuna" baita: "tesi hori agerikoa izan den pandemia aldian eta ingurumen-gaiei ere aplika dakieke". Estatu Batuetako hauteskundeetatik abiatuta, negazionismo mota ezberdinak aletu dizkigu Arbizuk, jarrera ukatzaileak zabaltzeko teknikak, eta korronte horiei aurre egiteko moduak nabarmendu dizkigu.
Sierrak bere aldetik, kazetaritza tradizionalaren krisiarekin lotu du fenomenoa eta Peñalbak zientzia dibulgazioaren eta datuen garrantzia nabarmendu du, tesi ukatzaileei aurre egiteko.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/24
Kantu Kontari 55:24
2024/12/24
#-goizak_gaur_1400-# 32:06
2024/12/24
Kirol Legez 26:21
2024/12/24
Faktoria 12:06
2024/12/24
Goizak gaur 32:06
2024/12/24
Faktoria 28:14
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa