12:03

Faktoria

72. Donostiako Zinemaldia

Joxean Fernandez: "Harrigarri iruditzen zait pelikula bat debekatzea ikusi gabe. Guk ez dugu inoiz egingo"

Albert Serrak zezenketez egin duen pelikularen harira sortu da aurtengo eztabaida Zinemaldian. Hala ere, Donostiako zine jaialdiko zuzendaritza taldeak pozik eta ilusio handiz ekin dio aurtengo ediziori. Joxean Fernandez zuzendaritzako kidea "Faktoria"n izan da.

  • Joxean Fernandez, zinemaldiko zuzendaritzako kidea

    Joxean Fernandez, zinemaldiko zuzendaritzako kidea

    22:34 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lan egitera baina, bereziki 'gozatzeko' asmoz ekin dio aurtengo Zinemaldiaren zuzendaritza taldeak. Joxean Fernandez da horietako bat. Emmanuel pelikularekin ekingo dio aurtengo edizioari , 'oso positiboa' den zerbait, Fernandezen hitzetan. Film honek izan dituen moldaketatik asko urrunduko da Donostian erakutsiko dutenak, 'feminismotik eta emakumeen sexu desioari buruzko pelikula' baita, 'sakona, ederra, ongi filmatuta eta aktore nagusiak sekulako lana' egiten duela kontatu du "Faktoria"n.

Iuslearen garrantzia

Donostiako zinemaldiak badu zerbait berezia eta hori publikoarekin duen lotura da eta zuzendaritza taldea hortaz jabetuta dago: 'Cannes-era bazoaz, hor ez dituzu ikusten ikusleak, profesionalak bakarrik daude. Hemen hori ezinezkoa da, zinemaldiak herritarrekin duen harremana ezinbestekoa da guretzat', zuzendaritza taldeko ordezkariaren ustez. Gazteak erakartzea da zinemaldiaren beste erronketako bat, 'zine jaialdia puzzle bat da eta alfonbra gorria ezaugarrietako bat da baina, ez dira bakarrak, gauza asko dago, kultura zinematografikoa helarazten saiatzen gara eta batzuetan glamourrak ematen digu hori' dio Fernandezek baina, 'orekari eutsiz' beti ere.

Izarrak eta Donostia Sariak

Javier Bardem, Pedro Almodovar, Cate Blanchett ... eta beste hainbat izen ezagun izango dira aurtengo zinemaldian eta esan ditzaketenek piztu dute interesa. Almodovarren aldetik espero du Fernandezek, Venezian egin zuen antzeko mezu sozialen bat akaso: 'Donostia saria emango diogu aurten Almodovarri eta oso une berezian dator, Venezian irabazle izan ondoren, sekulako ibilbidea egin du eta bere diskurtsoa Venezian oso ederra eta sakona iruditu zitzaidan'.

Sail ofizialean lehiatuko diren pelikulak 'oso sakonak' dira Joxean Fernandezen hitzetan, akaso batzuen ustez tristeak ere bai baina, alde positiboa ikusi die pelikuletako askorik. 'Beti saiatzen gara ikuspuntu anitzak bilatzen eta talentu handiak erakartzen', hautaketa prozesuan parte hartzen dutenek urtean 600-700 pelikula ikusten dituzte eta egiten dutena, 'benetako hautaketa' dela nabarmendu du.

Polemikak

Urtero izan da eztabaidaren bat zinemaldiak ekarritako pelikularen baten harira. Aurten tauromakiari buruzko 'Tardes de soledad' filmaren harira piztu da polemika. Joxean Fernandezek salatu du 'iaz gertatu zen bezala, niri harrigarria iruditzen zait pelikula bat debekatzea edo hortan saiatzea pelikula ikusi gabe'. 'Guk ez dugu hori inoiz egingo' esan du Fernandezek, 'sortuko dira eztabaidak eta hori ona da, baina ez dugu lan bat gure programaziotik kendu programatuta baldin badago'. Eztabaidari alde ona bilatu dio, 'horrek esan nahi du zinemaldia garrantitsua dela'.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena