Faktoria
Krisia ardogintzan
Sektoreak bizi duen krisiaren aurrean, ze bide hartu litekeen aztertu dugu Faktorian, Itxaso Compañon ABRA Arabako Errioxako upategien elkarteko presidentea, Iñigo Tapiador RIOJA Jatorri izendapeneko marketing arduraduna eta Amaia Ormaetxea, ekonomia kazetariarekin
Itxaso Compañon, ABRA Arabako Errioxako upategien elkarteko presidentea
Mahats bilketa hasi den egunean Arabako Errioxara joan da "Faktoria", upategi txiki eta familiarrek salatu duten 'krisi egoera' bertatik bertara ikusteko. Aurtengo uztarako aleak jasotzen topatu dugu Ander Iglesias, Heredad de Elorrieta upategiko jabea. Kalitate handiko mahatsa topatu dute baina, kopuru txikian oraindik eta kezkatuta daude, lortuko duten prezioarekin. Itxaso Compañon, ABRA Arabako Errioxako upategien elkarteko presidentearen arabera 'lanez gainezka gaude baina, urduri, pozik eta gerta liteke inoizko prezio baxuenean saldu beharra mahatsa'. Krisi betean daudelako aitortu baitute Arabako Errioxako upategi txikiek eta neurri batean, ardura, eurena izan dela aitortu du Compañonek. 'Gure aldetik eta administrazioaren aldetik ez dugu lanketa egin gure bertako produktua ezagutarazteko'. Are gehiago dio, 'kontsumitzaileak ez du arazoa, guk dugu arazoa ez dugula jakin nola kontsumidoreari erakutsi gu Arabarrak garela eta gure ardoa ona dela'.
Irailaren 26an aurkeztuko dute Araba Errioxako ardoa ezagutarazteko estrategia berezia eta horren aurretik, egoeraren azterketa egiten ari dira. Faktore askok eragin du beherakada, salmentaren %4'5 inguru galdu dute eta 100 bat upategiek itxi behar izan dute. Horri gehitu behar zaio atzerriko inbertsio funts batzuek egiten ari direna, 'upategiak eta mahastiak erosten ari dira. Arimarik gabeko jendea dira inbertsio funtsak eta negoziora bakarrik datoz'. Villar-Lantziego-Kripan zonaldean bertan, 40 hektarea erosi ditu kanpoko enpresa batek, 'horrek esan nahi du lau familia ez direla mahastietaz biziko. Urte batean hori eginb adute, zenbat hektarea gehiago erosiko dituzte hurrengo urteetan? ' galdetu du ABRAko presidenteak. Ez da iritzi berekoa Iñigo Tapiador, RIOJA Jatorri Izendapeneko marketing arduradunak, aukeratzat hartzen du kanpoko inbertsioa: 'alde positiboa da kanpoko enpresek ikusten dutela RIOJA sormarkak baduela interesa, merkatua ikusten dutela eta errentagarritasuna ateratzeko modua eta espero dugu horrek hemen eskualdean dinamizazioa ekarriko duela'.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa