Faktoria
Lanaldi murrizketaz
Hamabostean behin elkartuko ditugu Faktorian, Arantxa Tapia, ekonomia, garapen e jasagarritasun sailburu ohia eta Helena Franco, Gipuzkoako aldundian, ekonomia eta ogasun diputatu izandakoa. Enpresa eta lan munduaz duten ezagutzatik eta erakundeetan duten eskarmentutik arituko dira akutualitateaz.
Arantxa Tapia eta Helena Franco, hamabostean behin Faktorian.
Produktibitateak azken urteotan izan duen gorakada ikusita, lanaldiaren murrizketa egingarri eta ezinbesteko urratsa jo du Helena Francok. Arantxa Tapiak ohartarazi du ordea, testuingurua zein den kontutan hartu behar dela, euskal enpresen lehiakortasunari eragin diezaiekeelako: "gure enperesak Europan lehiatzen dira eta gure lehiakideak oso potenteak dira. kontutan hartu behar dugu hori , bestela gure industria desagertuko delako eta ez dugulako dirurik izango zerbitzu pulbikoak izateko. Garrantzia du nola egiten den lanaldiaren murrizketa."
Helena Francoren hitzetan, ordea, ekonomia aurerratu batean lehiakortsuna ezin da soldatentan eta fiskalitatean oinarritu: "lehiakortasun berri bat bilatu behar dugu, aureratua, sendoa eta hori enpresaren berrikuntza gaitasunetik bakarrik egin daiteke. horretarako funtsezkoa da langileak konprometituta egotea enpresaren helburuekin. Frogek eraksi dute lanaldiaren murrizketak (soldata jaitsi gabe), langilearen inplikazioa asko igotzen duela".
Biek onartu dute enpresa eta lantegi guztietan ezin dela lanorduen murrizketa berdin ezarri, txikietan esate batera arazo gehiago egon daitezkeelako eta kasuz kasu aztertu beharra onartu dute. Baina jorratu beharreko bideaz norberak bere ñabardurak azaldu ditu. Helena Francok aholkulaitza sistema pulbiko indartsu bat aldarrikatu du batez ere enpresa txikiei lanaldi murrizketa nola ezarri hausnartu eta laguntzeko. Lehiakortasunari uko egin gabe etengabeko hazkundearen paradigmari ataka jarri beharko zaiola ere iradoki du, trantsizio ekologikoak bultzatuta.
Arantza Tapiaren arabera berriz, sektore pribatuak zer esaten duen entzutea oso garrantzitsua da eta edozein bide haien eskutik ere jorratu behar da. Lanaldiaren murrizketak ezartzerakoan ezin da atzekoz aurrera hasi azpimaratu du eta gaineratu du, ezin dela ahaztu enpresak ekoizteko daudela, saltzeko daudela eta horrekin lortu behar dela enplegu duina izatea.
Hamabostean behin elkartuko ditugu Faktorian, Arantxa Tapia, ekonomia, garapen, jasagarritasun eta ingurumen sailburu izandakoa eta Helena Franco, Gipuzkoako aldundian, ekonomia eta ogasun diputatu izandakoa. Enpresa eta lan munduaz duten ezagutzatik eta erakundeetan duten eskarmentutik arituko dir
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/08
Kantu Kontari 52:52
2024/11/08
kultura.eus 27:09
2024/11/08
#-goizak_gaur_1400-# 31:16
2024/11/08
Kirol Legez 26:48
2024/11/08
Faktoria 16:07
2024/11/08
Goizak gaur 31:04
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa