Faktoria
Jesus Guiberten semea.
"La Caverna. Diario del secuestro de un enpresario vasco" liburuan, Jesus Guiberten bahiketaz egiten duen narrazioaren pasarteak azaldu ditu Euskadi Irratiko Faktorian, bere seme eta Deustuko unibertsitateko errektore ohiak. Jose Maria Guibertek urtetan isilean egon den narratiba osatu du.
Jose Maria Guibert, LA CAVERNA.DIARIO DEL SECUESTRO DE UN EMPRESARIO VASCO Liburuaren idazlea.
Komando Autonomo Antikapitalistek 1983an Azpeitian bahitu zuten Marcial Ucin enpresaren gerentea eta 17 egunez Errezilgo haitzulo estu batean egunez egun enpresarioak pasa zuen itxialdia kontatu du bere semeak liburuan.
Memoria ariketa izan da. "Jendeak eskertu du gertatu zena kontatzea, narratiba hura bildu izana. Gogoratzeko lagungarria izan bada merezi izan du idaztea". Hala mintzatu da Faktorian Jose Maria Guibert semea. Jesusek bahiketa nola bizi izan zuen, albistea jakitean eta erreskatea zehazteko negoziaketa prozesuan familiak pasa zituen une latzak, garai hartako egoera sozio politikoa eta hausnarketa propioak jasotzen ditu nobela itxuran kontatuta dagoen idatziak.
Bahiketa ondoren ere mehatxu gutunak jasotzen segitu zutela nabarmendu du Jose Mariak. 35 urteta une gogorrak pasa zituztela baina aitak garbi zuela ez zuela Euskaditik alde egingo. Hala ere, Jesus Guibertek gorroto gabe bizi nahi zuela dio semeak, bahitzaileei aske utzi zutenean esandakoak garbi uzten duen moduan.
Euskal Herriaren historian une beltza izan zela, hori txarki egon zela onartzea falta dela dio Jose Maria Guibertek. ETAk hori aitortu beharra ikusten du.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/24
Lizardiren Baratza 58:38
2024/12/24
zidorrean 53:24
2024/12/24
Baipasa 175:14
2024/12/24
Kantu Kontari 55:24
2024/12/24
#-goizak_gaur_1400-# 32:06
2024/12/24
Kirol Legez 26:21
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa