14:51

Faktoria

Moja edadetuak eta gazteak eli

Sor Lurdes, Azpeitiko Sierben komentutik Palentziako Andre Mariaren Mirabeenera eramango dute 87 urterekin

Nagore Telleria | EITb Media

Maiatza amaitzean itxiko dute Azpeitiko komentua eta bertako sei moja kongregazioaren beste etxe batzuetara eramango dituzte. Portugalete, Palentzia, Valentzia eta Santanderren biziko dira. Estibalizko Santutegian, Kolonbia eta Uruguaiko Eukaristiaren Erromesen lekaime gazteek taberna ireki dute.

  • Sor Lourdes Bergara Azpeitiko Andre Mariaren Mirabeen komentuan

    Sor Lourdes Bergara Azpeitiko Andre Mariaren Mirabeen komentuan

    26:15 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Azpeitiko Andre Mariaren Mirabeek 125 urte egin dituzte Azpeitian zaharrak zaintzen, baina maiatza amaieran hutsik geratuko da komentuan.

Lourdes Bergara lekaime Azpeitiarra komentuko atezaina eta erizaina da. Enfermerian, injekzioak jartzen eta gaixoak zahartzen jardun du 67 urtean. Herriko ume guztiei belarritakoak berak jarri dizkie. Makina bat gaubeila ere egin dizkie hildakoei. Bera komentuan sartu zenean ehunen bat baziren moja.

Palentziara joan behar duela eta penetan dagoela aitortu digu, euskararik ez duelako entzungo, baina onartu duela dio, obedituko zuela zin egin zuelako. Palentzian beste 9 lekaimerekin biziko dela kontatu digu, eta urtean izaten dituzten hamabost egunek oporraldian, San Inazioak pasatzen Azpeitian izango dela, etxekoak Palentziara bila joaten bazaizkio.

Estibalizko santutegira berriz, Eukaristiaren Erromesak lekaimeek aire freskoa eraman zuten iaz. Hura hustuta zegoen, bertako benediktar zaharrenak ere lekualdatuta. Kolonbiatik eta Uruguaitik eraman zituzten moja gazteak Estibalizera. 30 urte ingurukoak denak.  Hamabosten bat bizi dira bertan. Jatetxea zabaldu zuten aurrena, eta orain Amaren etxea taberna jarri dute martxoan martxoan.

Elizako emakumeen bi adibide oso desberdin. Bien berri jaso dugu.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena