Faktoria
Justizia auzitan
P.G. | EITB Media
Pedro Sanchez Espainiako presidentearen gutunak hedabideak eta botere judiziala jomugan jarri ondoren, Justizian bizi den egoera aztertu dute Garbiñe Biurrun Euskadiko Auzitegi Nagusiko areto sozialeko presidenteak eta Augusto Maeso Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko magistratuak "Faktoria"n.
Garbiñe Biurrun eta Augusto Maeso magistraduak Justiziaren egoeraz hizketan FAKTORIAn.
Bai Garbiñe Biurrun Euskadiko Auzitegi Nagusiko areto sozialeko presidenteak eta bai Augusto Maeso Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko magistratuak zail ikusten dute Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko sistema aldatzea eta ez dute uste orain beharrezkoa den kongresu eta senatuko gehiengoa aldatzea denik irtenbidea. Orain hiru bosten behar dira baina ez dute uste gehiengo hori lausotzea, gehiengo sinplea ezartzea formula egokiagoa izango denik, ez duelako izendapen politikoa ekiditea lortuko. Diote gehiengo kualifikatuei eutsi behar zaiela baina sistema mixto baten bitartez, non epaileek parte hartze handiagoa ziango duten (legelari elkarteak, abokatu kontseiluak, zuzenbide fakultadeak....)
Sanchezen gutunaren aurretik jusitizia politikoen jo mugan bazegoela esan dute baina Garbiñe Biurrunen hitzetan, badirudi "Sanchez orain konturatu dela arazoa, arrazoi pertsonalengatik beharbada". Augusto Maesok bat egin du esaterakoan, liskar politikoaren erdigunean epaileak jartzeak, min handia egiten diela bere sinesgarritasun eta zilegitasunari.
Eztabaida politikoaren gainetik, Jusitziaren arazoa epaitegi eta epaile falta dela azpimarratu dute."Hori bai dagokio gobernuari, epaile plaza gehiago eta epaitegi gehiago sortzea", esan du Garbiñe Biurrunek.
Prozedura kriminaleko legea aldatu eta ikerketa fiskalen esku uzteari buruz, alde mintzatu dira baina baldintza batekin; fiskaltzaren autonomian sakondu behar dela iritzi diote, gaur gaurkoz Gobernuaren menpeko den Fiskal nagusiaren aginduak betetzera behartuta daudelako. "Fiskaltzak inpdenedienteagoa izan behar du Espainian", adierazi dute Maesok eta Biurrunek.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
portobello 108:36
2024/12/25
Hiru erregeen mahaia 174:40
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa