Faktoria
Sumar
Lander Martinez Sumarreko diputatuak ez du begi onez ikusi datorren asterako Sumarreko eta Podemoseko militante batek egin duen batzar irekirako deia.
Lander Martinez
Lander Martinez Sumarreko diputatua ez dago ados datorren asterako Sumarreko eta Podemoseko ordezkari eta militante talde batek, ezker konfederala josteko asmotan, egin duen batzar irekirako deiarekin.
"Faktoria"n egindako elkarrizketan adierazi du eztabaida hauek publiko egiteak ez duela mesederik egiten eta, zera ere gaineratu du: "Ez du logikarik Legebiltzarrean ordezkaritza duen talde baten eta ez duenaren erabakiak plano berean jartzeak".
Apirilaren 21eko hauteskundeetan lortu duten eserleku bakarra ordezkaritza umila dela onartu du baina lortu dutela, baita ere, ahotsa izatea. Jon Hernandez Ezker Batuko ordezkari izanda ere, koalizioaren izenean arituko dela adierazi du eta azpimarratu ziur dagoela egingo duen lan onaz.
Estatuko politikagintzari buruz, berriz, esan du Pedro Sanchezen gogoetaldiaren ondoren politika ausartak hartzeko unea dela. Orain ikusiko da, Martinezen arabera, deserosotasuna eragiten duten abangoardiako politikak egin nahi dituen Sanchezek edo erosotasuna lehenesten duen.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa