Faktoria
Igeriketa emakumean Ordizia
Nagore Telleria | EITb Media
Aurrenengoz jantzi du burkinia Karimak, Cruz del Carmen berriz urgainean egoteko gai da eta Serafinak berrogeita hamar metro egitea du helburu. Gipuzkoako Aldundiak eta Ordiziako Udalak antolatu dute emakume migratuentzat ikastaroa. Arrakasta ikusita, hilabeteko jarduera ekainera arte luzatuko dute.
Emakume bat irribartsu igerilekuko ertzari helduta
Hogeiren bat emakumek eman dute izena igeriketa ikastaroan. Oihana Zinkunegik, Gipuzkoako Aldundiko Kirol teknikariak ez zuen halako harrerarik espero inondik inora ere. Faktore erraztaileak aintzat hartu dituztela kontatu digu. Ikastaroa haurren eskola orduetan ematen dute, monitorea emakumea da, klaseak doakoak dira. Aurretik bazen jarduera fisikoa egiten duen jatorri anitzeko taldea herrian eta horrek lagundu du ur ekintzara jauzi egiten.
Marokon ez zuen igerian ikasi Karima Ahmedik eta aurrenengo uretako esperientzia da berarentzat. Bere bi semeek ez zuten ama piszinara joaterik nahi, baina berak bainujantzia jantzi eta heldu egin dio erronkari.
Ekuatore Ginean bizi zenean Serafinak ere ez zuen ikasi igerian. Alakanten ikasi zuen zerbait azafata ikasketak egin zituenean, baina erabat utzita zeukan orain Majorin aukera sortu zaion arte.
Hondurasen bainatu bainatzen zen Cruz del Carmen baina igerian askorik jakin gabe. Migrazio prozesuetan kirola egitea lehentasunen zerrendan oso atzean geratzen dela dio Ainara Ormaetxea aniztasun kudeatzaileak. Kasu honetan, kirola egitearen beraren onurez gain, taldean aritzeak ematen duen indarra, gorputza hain parte inportantea izateak ematen duen ahalduntzea eta beldurra gainditzearen zeharkako onurak nabarmendu ditu.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa