Faktoria
Gaurkotasun politikoa
Jone Larrañaga | EITb Media
Errepideetara atera diren Gipuzkoako nekazariekin ere elkartzeko prest agertu da diputatu nagusia. Adierazi du lehen sektorearekin duten konpromezuari eusten jarraituko dutela Diputaziotik
Eider Mendoza, Faktoria-ri eskainitako elkarrizketan
Traktoreak Diputazioaren egoitzara bidean zirela mintzatu da Eider Mendoza diputatu nagusia, lehen sektoreko profesionalak egiten ari diren protestei buruz. Adierazi du sindikatuekin harreman estuak dituztela eta sindikatuetatik kanpora dauden hauek ere entzungo dituztela. Baserritarrek egiten duten lanaren garrantzia azpimarratu du eta haien lana "behar beharrezkoak" dela, ekonomiarako, ingurumenerako eta osasunerako. Alde horretatik, haien lana babesteko neurriak hartzen jarraitu dutela esan du eta adibideetarako azpimarratu du nekazarien faktura fiskala jeisteko batzar nagusiek onartu berri duten duten araua.
"Etxebizitza arloan, eskaintza faltaren arazoak du lehentasuna"
Etxebizitzaren arazoari buruz ere mintzatu da Mendoza. Erakunde guztien elkarlana eta erantzun bateratua aldarrikatuta erantzun dio Iñaki Arriola sailburuak etxebizitza arloko zerga politika zaharkitua leporatuta orain bi aste egindako adierazpenei. Mendozak adierazi du etxebizitzarena dela gizarteak duen erronkarik nagusienetako bat eta eskaintza faltarena dela, oraintxe, arazorik haundiena. Eskuduntza hori, gogora dezagun, Jaurlaritzarena dela. "Zerga sistema aldatuta gehiago egin ahal izango da eta horri erantzuteko prest gaude, baina eskaintzari lehentasuna emanda", esan du.
Etxebizitzarena bezala gainontzeko zerga aldaketak ere, Batzar Nagusietan hasi berri den zerga erreformari buruzko eztabaidan kokatu ditu Mendozak. Gipuzkoako diputatu nagusiak uste du urte t'erdi inguru hartuko dituela zerga erreformaren eztabaida horretatik arau berria iritsi arteko bideak.
Nekazarien protestei buruz ere mintzatu da Mendoza. Adierazi du, Diputazioa "gertu" dagoela haiengandik, entzungo dituela nekazari denak eta "behar beharrezkoak" direla "gure ekonomian, ingurumenean eta osasunean".
Bidegi kasuan eragindako sufrimendua ez ahaztutzeko eskatu dio Otxandianori
Berriki epaitegiek Bidegi auzia artxibatu ondoren, Mendozak minduta gogoratu du orain bi legealdiko Bilduko ordezkariek hainbat pertsonari eragin zioten "sufrimendu bidegabe eta luzea". Iritzi dio pertsona batzuen eta erakundeen kontra epaitegietara jotzea baliatu zuela Bilduk arerio politikoari aurre egiteko estrategia gisa. Ildo horretan gogoratu ditu Pello Otxandianok aurreko astean Tabakalerako aurkezpenean egindako hitzak eta eztabaida politikoak beste esparru batera eramateko bere deialdian Bidegi kasuaren adibidea ez ahaztutzeko azpimarratu dio.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa