Faktoria
Gaza-Ukraina, orain zer?
Oihane Yustos | EITB Media
Mikel Reparaz EITBren Nazioarteko arduradunak eta Asier Blas Zientzia Politikoetan doktoreak Ukrainan eta Gazan gertatzen ari denaren inguruko analisia egin digute.
Mikel Ayestaran Jerusalemen eta Amaia Uribe Kiev-en
2 urte betetzear dira Ukrainako gerra hasi zenetik, ia 4 urte Gazako gerra suspertu zenetik. Bi gerra fronte, eta bietan ez da epe laburrean aldaketarik espero. Ukrainarrek euren egoera bigarren mailan gelditu dela uste dutelako, Amaia Uribe EITBko lankideak "Faktoria" albistegian kontatu duenez. "Normaltasun arraroa" dago hirian, saltoki, taberna eta abarretan nahikoa irudi arrunta ikusten baita, baina, aldi berean, edozerk gogoratzen du gerran daudela; ibilgailu militarrak noiznahi ikusten dira. Ukrainarrek aitortu dute nekatzen hasiak direla, eta kezka sortu da nazioarteko laguntza apaltzen ari baita, Gazan jarrita daudelako nazioartearen begiak.
Gazan oso larria da bizi dena, baina aldaketak etor litezke, Hagako Auzitegiak aintzat hartzen badu Hego Afrikak bonbardaketak eteteko eskatu dizkion kautelazko neurriak. "Israelek ez du hori entzun ere egin nahi", Mikel Ayestaran lankideak Jerusalemdik esan duen moduan, eta, erasoak etetea aginduta ere, beste kontu bat da Netanyahuren gobernuak beteko ote duen. "Israel ez da geldituko Hamasekin bukatu arte, eta gatibuak askatu arte Netanyahuk ez du estrategia aldatuko", Ayestaranen aburuz.
Mikel Reparaz EITBren Nazioarteko arduradunak bat egin du irakurketa horrekin: "Hagako hitzek oihartzun handia izan du munduan, Israelek badaki eta kezkatzen du. Serio hartu du epaiketa hori, eta erasoak eteteko agindua badator, bete behar du, baina ez da horren erraza. Segurtasun Kontseiluak betearazi behar du, eta hori ez da horren erraza".
Hagara begira dago gaur nazioartea, eta bitartean, Ukrainan gerran. Asier Blas Zientzia Politikoetan doktorearen ustez, bigarren plano batera pasatzeak mesede egin dio Errusiari: "Lehen urtea desastre hutsa izan zen Moskurentzat, orain eroso dago eta higadura gerra egiten ari da". Iraupen luzeko gerra aurreikusten du, eta "Ukrainarentzat etorkizuna latza da", horren esanetan. Kontakizunaren borroka agerian gelditu da aste honetan erori den hegazkinaren harira ere. Blasen hitzetan, "argi dago Ukrainak bota duela, baina hemen garrantzitsuena da nola gertatu den; Ukrainak nahita bota duen edo akatsa izan ote den".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa