Faktoria
Mailegu gastuen erreklamazioak
Oihane Yustos | EiTb Media
Maileguen gastuen erreklamazioa urtarrilaren 23an amaitu litekeenez, kontsumitzaile asko erreklamazioak aurkezten ari dira. Abokatu bulego eta kontsumitzaile elkarteak gainezka daude. Jon Ortizek esan digu Faktorian. 'Azken asteotan erreklamazioa uholdea dugu, oraintxe bertan bulegoa gainezka dugu'.
Mailegu gastuen itzulketa eskatzeko epea amaitzear egon liteke
2019. urtea aurretik etxebizitza erosteko mailegua eskatu zuten bezeroek bide administratibo hutsaren bitartez (agiri batekin) eska dezakete mailegu horren gastuak bueltatzea. Baina, epea bukatzear egon liteke: urtarrilaren 23an, asteartean, amaituko litzake berez erreklamaziorako aukera (epaia iraungiko litzake).
Kontua da, eskaria egina dutela kontsumitzaile bulegoek epe hori luzatu dadin. Besteren artean, covidgaraian prozedura judizialak etenda egon ziren 3 hilabeteak gehituz. Horrek apirila arte luzatuko luke eskariak aurkezteko epea eta abokatu gehienek uste dute hala izango dela baina, bien bitartean, aholkua da ahal dela urtarrilak 23 aurretik diru horren itzulketa eskatzea.
Bezero batzuk egin dute hori eta zein izan da erantzuna? Jon Ortiz, Erreklamatu bulegoko abokatuak eman ditu azalpenak Faktoria albistegian: 'Duela 6 hilabeteetatik jabetzen ari gara banketxeen erantzuna aldatu dela. Lehen eskarien ezezkoa zen kasu gehienetan eta orain bai onartzen dutela dirua bueltatu behar dutela'. Baina, abokatuak somatzen ari dira finantza erakundeen aldetik beste estrategia bat: 'azken garaian ikusten ari garen praktika da, banketxeak eskaintza bat egiten du eta bezeroak eskatzen duen kantitatea baino txikiagoa ordaindu nahi izaten du'. Kasu askotan, interesak ez ditu interesak ordaintzen, 'seguruaski jendea diru kopuru gutxiagorekin konformatu dadin'. Horren aurrean, abokatu bulegoen aholkua da eskaria bide administratibotik egitea eta ezezkoa jasotzen badu, epaitegietara joatea.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa