Faktoria
Zola berriak berrerabili
Zapata konpontzaileen 4. belaunaldikoa da Oskar, eta berak jartzen ditu punta- puntako vibram zola italiarrak. Euskal Herritik ez ezik, Granada, Albacete edo Benasquetik jasotzen dituzte enkarguak eta praka bete lan daukate. Vibram etxeak Europako ehun zapatarirekin egin du akordioa zolak jartzeko
Amaia eta Oskar
Arrasateko lantegian, apaletan jarrita dauzkate zapatila eta mendiko boten tontorrak. Zola berritzeko daukatenek osatzen dute txondor bat eta dagoeneko azpi berrituta, kola lehortzen ipinita dauzkate beste lerro luze batean. Hirugarren apalategian daude bukatuta daudenak, jasotzeko edo bidaltzeko. Biharamunerako 60 pare bukatu behar dituztela kontatu digute Oskarrek eta Amaiak, lanez gainezka dabiltza eta hirugarren langile bat hartu dute laguntzeko. Orain urtebete inguru lotu zuten Vibram etxearekin kontratua eta oso pozik daude.
Beren bezero batek kontatu digu kantu hankak eta mendiko zapatilak eman dizkiela azpi berriak jartzeko eta emaitza oso ona ematen duela. Bigarren aldiz eraman ditu konpontzera. Bidalketa arintzeko, lagun kuadrilaren oinetakoak hartu eta denak batera eramaten dituzte Arrasatera.
Maite Maiora mendi lasterkariak babesle du vibram etxea. Oskar eta biak ados daude. Oinetakoen zola on batek ez dizu mendi lasterketako garaipenik ekarriko, baina azpi desegoki batzuen erruz galdu zenezake karrera bat.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa