Faktoria
Nafarroako politika
JOne Larrañaga | EITb media
Barañain, Zangoza, Lizarra eta Egues Ibarrerako ere Iruñean izan duten ausardia eskatu dio Solanak PSNri. Ez da sozialistez guztiz fio eta dio ikusteko dagoela Iruñeko bost zinegotzi sozialistek bat egingo ote duten EHBildu, Geroa Bai eta Zurekin-ekin legegintzaldiak aurrera egin ahala.
Maria Solana, Faktoria-ko elkarrizketaren une batean
Maria Solanak aitortu du Nafarroako sozialistek Iruñean ausardiaz jokatu dutela baina ez du ikusten, oraindik, PSNk norabidea guztiz aldatu duenik. Aurreko legegintzaldi osoan UPNrekin harremanak izan dituztela frogatuta utzi dutela dio eta ikusteko dagoela haiekin erabat hautsiko duten etorkizun gertukoan. Alde horretatik adierazi du interesgarria izango dela ikustea Iruñeko Udaleko bost zinegotzi sozialistek zein blokerekin egiten duten bat aurrerantzean: EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin-ek dituzten 11 zinegotziekin edo UPN eta PPk osatzen dituzten beste 11rekin.
Ildo beretik, gogoratu du Iruñean zentsura mozioa posible egin duen akordioa bideragarria litzatekeela Barañainen, Lizarran, Eguesibarren eta Zangozan baina, momentuz, ez dagoela mugimendurik herri horietan indar eskuindarren kontrako zentsura mozioak aurkezteko.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
portobello 108:36
2024/12/25
Hiru erregeen mahaia 174:40
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa