Faktoria
Mailegu gastuen itzulketa
OIhane Yustos | EITb Media
Kutxabankek EKA Euskal Kontsumitzaile Alkarteak egindako eskari bati idatziz erantzundakoaren arabera, 2019. urtea baino lehen etxea erosi zutenei prozedura xamurtu zaiela uste du Leire Alberdi abokatuak.
Epaitegira jo beharrik gabe, mailegu-gastuen itzulketa eskatzeko prozedura errazago
2019. urtean Auzitegi Gorenak jurisprudentzia ezarri zuen. Urte horretako urtarrilean kaleratu zuen epai batean ebatzi zuen etxea erosteagatik bezeroek ordaindu behar izan zutena gehiegizkoa zela, behar baino gehiago ordaindu zela eta banketxeek euren gain hartu behar zutela notaritza gastuen erdia eta gestoria, errolda eta tasazioaren % 100. 1.000 euro inguru dira bezero bakoitzeko.
Kontua da bide hori ez dela automatikoa. Bezeroak eskatu behar izan du, eta, kasu askotan, epaitegien bitartez. Baina bidea errazagoa izango da aurrerantzean Kutxabanken mailegua dutenentzat, EKA Euskal Kontsumitzaile Alkartearen arabera. EKAk gutuna bidali die banku guztiei, baina Kutxabank izan da erantzuten bakarra. Kutxabankek onartu egin du bezeroak gastu guztiak bere gain hartzea behartu dituen klausula baliogabea dela. Leire Alberdi EKA kontsumitzaile elkartearen abokatuaren interpretazioa da, onarpen horri esker, herritarrek erreklamaziorik egin gabe eta epaitegietara jo gabe dirua itzultzea eska dezaketela. Bidea, beraz, xamurragoa da. Bi baldintza daude: mailegu hori 2019 baino lehenagokoa izatea eta orduan ordaindutako fakturak izatea.
Leire Alberdi abokatuak eman ditu xehetasunak "Faktoria" albistegian, eta Amaia Ormaetxea ekonomia kazetariak kokatu digu gaia. Auzitegi Gorenak epaia 2019an eman zuenetik gastuak erreklamatu zitzaketen bezeroen % 10ek bakarrk egin du eskaria. Estatu mailan, eskatu ahal zuten bezeroen % 10k eskatu dute eta 4.000 milioi euro itzuli behar izan dituzte banketxeek. Baina aurten bakarrik Santander bankuak 8.000 milioi euro irabazi ditu; beraz, ordaindu behar dutena kopuru txikia da finantza erakundeen balantze ekonomikoetan.
Epeak eta eskaera-orria
Eskaria aurkeztu nahi dutenei lehenbailehen egiteko gomendatu diete kontsumitzaile elkarteek, 2024ko urtarrilaren 22an 5 urte beteko baitira Auzitegi Gorenak epaia kaleratu zuenetik, eta, hori dela eta, sententzia iraungitzear egon liteke. Kontsumitzaileen dei eta aholku eskari asko jasotzen ari dira berria zabaldu zenetik. Bidea errazte aldera, EKA elkarteak bere web orrian jarri du banketxearen bulegoetan aurkez daitekeen agiria.
Hemen duzue gutun-eredua.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa