Faktoria
Generalitateko presidente ohia
P.G. | EITb Media
Legealdi oso korapilotsua datorrela jabetuta, Generalitateko presidente ohiak dio Euskadik eta Kataluniak eskutik joan behar dutela nazio aniztasuna ikusgarri egiteko urrezko aukera baliatzeko. Gizarte eta ekonomia arloetan berriz, EAJk eta JUNTSek dituzten ikuspegien antzekotasuna azpimarratu du.
Artur Mas, Generalitateko president ohia.
Artur Mas Generalitateko presidente ohiak bereiztu egin ditu Juntsek eta EAJk herrialdeaz, gizarte ereduaz edota ekonomia produktiboak herrialdearen ongizatean aurrera egiteko duen garrantziaz duten ikuspegia Sumar-ek, Bilduk, BNGk eta Podemosek dutenarengandik. Horregatik uste du EAJ-k eta Juntsek "orekatu ahal izango dituztela Espainiako Gobernutik egin nahi izango diren zenbait lege, bien arteko ekimen politiko bateraturen bitartez.
Lurralde aferari dagokionez, Euskadi eta Katalunia eskutik joan behar dutela komentzituta dago: "Ez da soilik egin daitekeela, egin behar da, lortu behar da. Urrezko aukera dugu orain Kataluniak eta Euskadik irudikatzen dugun nazio aniztasuna Espainiako Gorte Nagusietan ere ikusgarri egiteko".
Aministia legearen inguruan, iritzi dio erabateko bermea ez bada ere, seinale ona dela Felix Bolaños Sanchezen Gobernuko gizon indartsua izatea, bera izan delako PSOEren aldetik negoziazioetan buru belarri murgilduta egon dena.
Legealdia izugarri konplikatua eta ikaragarri konplexua izango dela azpimarratu du Masek; kudeaketa oso zaila izango dela aurre ikusi du, baina, halare, dio aukera mahai gainean dagoela eta hemendik aurrera, arduradun politikoen trebeziaren menpe egongo dela aukera hori baliatzea edo alperrik galtzen uztea.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa