Faktoria
Artea
Ane Albisu | EITB Media
Itziar Nazabal artista altsasuarra Hego Koreako Life is Art nazioarteko arte jaialdian izan da. Bere performanceak eman zion hasera jaialdiari. Margo urdina nagusi, artea eta bizitza iruditzen zaizkion arropa esekitokiak marraztu zituen. Arropa lehortzen dagoen lekuan bizia dagoela ikusten du.
Itziar Nazabal
audioak (1)
Hego Koreako Goeje hirian izan da Life is Art Nazioarteko 9. Arte Jaialdia. 56 herrialdetako artistak izan dira bertan, eta leku esanguratsua izan du Itziar Nazabal artista nafarrak. "Life & diversity" koadroa eraman du jaialdian parte hartzeko, arropa esekitokia protagonista duen artelana. Epaimahaiko kide ere izan da, eta bere gustuko hamabost artista gonbidatzeko ohorea ere izan du. Horrez gain, jaialdiari hasiera eman dion performancea berak egin du. "Eztanda" baten antzeko adierazpen artistikoa, margo urdinez bere gorputza eta ingurua margotuz eta atzealdean arropa esekitokia marraztuz. Arropa esekitokiek, bere ustez, oso ondo adierazten dute jaialdiaren leloa, "Life is art", bizitza artea da. Artista altsasuarrak artea eta bizitza ikusten ditu lehortzen ari diren arropetan.
Hego Koreako jaialdiak mundura begira ireki dizkion ateak aipatu dizkigu, mundu arabiarrarekiko duen pasioa eta zaletasuna.....Azken batean "mundua maite duela" esan digu.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/24
Lizardiren Baratza 58:38
2024/12/24
zidorrean 53:24
2024/12/24
Baipasa 175:14
2024/12/24
Kantu Kontari 55:24
2024/12/24
#-goizak_gaur_1400-# 32:06
2024/12/24
Kirol Legez 26:21
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa